Autobusa

Autobuseko zaindaria: Arantza Santamaría
Telefonoa (Ikastola): 944132420
Telefonoa (Arantza): 618303698

 

 


AUTOBUSAREN FUNTZIONAMENDU ONERAKO ARAUAK

  • Egon geltokian, ordua baino bost minutu lehenago.
  • Itxaron galtzadatik zentzuzko distantziara.
  • EZ hurbildu autobusera guztiz geldi egon arte.
  • Autobusera igotzea eta autobusetik jaistea ordenan egingo da (oihukatu eta bultzatu gabe).
  • Autobus barruan, ikasleak dagokien lekuan jesarriko dira eta ez dira altxatuko autobusa geldi egon arte.
  • Ahal den neurrian, ikasleek beraien gauzak motxila batean eramango dituzte.

OSO GARRANTZITSUA

  • Jakinarazi autobus zaindariari edo Ikastolako tutoreari, itzultzean autobusa ez dela erabiliko.
  • Geltokia aldatzen badute, idatziz eta garaiz autobus zaindariari edo Ikastolako tutoreari jakinarazi behar zaie; posible ez bada, Ikastolara edo 618 303 698 mugikorrera deitu behar da.
  • Geltokira ikasleen bila inor joaten ez bada eta bertako inor beraietaz arduratzen ez bada, ikasleek ibilbidea amaitu arte autobusean egon beharko dute. Azken geltokian beraietaz arduratuko den inor ez badago (edo behin baino gehiagotan gertatu bada) ikasleak Ikastolara itzuliko dira eta han jaso beharko dituzue.

 

Additional information