Aniztasunari arreta


Irakaskuntzak ikasleen artean aniztasunaren ezaugarria duen gizarte plural batean bizi garelarik, egokitzapenezko irakaskuntza burutuko dugu irakaskuntza/ikaskuntzako jardueren plangintza, garapena eta ebaluazioan, ikasleen gaitasunetara eta garapen indibidualaren maila desberdinetara egokituz.

 


ANIZTASUNARI ERANTZUNA


Gure hezkuntza-eredua abiapuntutzat hartuta -identitatea, hezkuntza integrala eta balioetan heztea-, koherentea deritzogu gizarte-integraziorako oinarrizko ikaskuntza den eskola-integrazioari erantzunak emateari.

Ekinbide honi esker, ikasleek derrigorrezko hezkuntzari dagozkion gaitasunak erdiets ditzakete, euren ahalbideen arabera eta norbere taldean ahalik gehien integratuz.

    • Hezkuntza-premia soziokultural bereziak dituzten ikasleak.
    • Ezintasun fisiko, psikiko edo sentsorial bati lotutako hezkuntza premiak dituzten ikasleak.
    • Aparteko gaitasunak dituzten ikasleak.

 
 

 

 




TRATAMENDU NEURRIAK

Ikaslearen hezkuntza-premiei erantzuna emateko xedearekin ikasketa-plan edo curriculum komunaren osagai ezberdinetan egiten den edozein egokitzapen edo aldaketa da Curriculum Egokitzapena.

 

EGOKITZAPEN MOTAK

    • Curriculumean sartu ahal izateko egokitzapenak.
    • Esanguratsuak ez diren curriculum egokitzapenak (hezkuntza-errefortzua).
    • Curriculum egokitzapen esanguratsuak (CEE/ACI).
    • Curriculum desberdinak eratzea.

 
 

CURRICULUM EGOKITZAPENAREN FASEAK

 

Plangintza edo diseinua Didaktika ekinbidea

Diagnosi eta pronostiko ebaluazioa.

 

Arazoen eta zailtasunen azterketa.

 

Helburuen, edukien eta ebaluazio irizpideen finkapena.

 

Ikasgela barruan.

 

Laguntza-gela.

 

Ikasleak taldekatzea.

 

Irakaskuntza lanak.

 

 

CURRICULUM EGOKITZAPENAREN HELBURUAK

    • Hezkuntza premia berezidun ikasleari eskainiko zaion hezkuntza mota definitzea, lortuko diren irakaskuntza-ikaskuntza prozesuaren sekuentziak argi eta garbi zehaztuz..
    • Baliabide konkretuen premia, hala giza baliabideena nola materialena, zehaztea eta justifikatzea, beharrezkotzat aurreikusten diren xedeak eta epeak finkatuz.
    • Hezkuntza-jardueran parte hartzen duten profesional ezberdinen (tutorea, irakaslea, pedagogoa...) ekintza koordinatua antolatzea.

 

 

 

Additional information