Balioak

 

Gure identitatea kontuan hartuz, aukera libre eta erantzuleak egitera eta beren bizitzari zentzua emango dioten balioetara zabalik dagoen hierarkia bereganatzera bultzatu nahi ditugu ikasleak.

Ikasleak izaten, elkarbizitzen eta partekatzen ikas dezaten errazten dugu. Balioen heziketa bizi behar da. Ikastolaren irakaskuntza eta ikaskuntza jarduera guztiak nabarmendu egiten dugun balio proposamen honetan oinarritu behar da.

ARRETA AHULARI

Zailtasunen bat edo aparteko beharrizanen bat (pertsonala, hartu-emanean, arlo akademikoan, lanean, ekonomian …) daukanari lagundu eta aukerak eskaini.

Balio hau garatzeko, hurrengo ekintza eta jokabideak zehazten dira:

  • Banan-banako curriculum-egokitzapenak egin (zailtasun akademikoak).
  • Une kritikoetan erabiltzen dituzten zerbitzuei aurre egiterik ez daukaten edo zerbitzuak ordaindu ezin dituzten familiei laguntza eman.
  • Adin txikikoen eskubideen aurkako eraso eta jazarpenak antzeman, batez ere ahultasun egoeran daudenak.
  • Enpatikoa izan langileen egoera kritikoetan (baimenak senideak gaixo daudenean, aparteko egoerak...).
  • Gizarte laguntza eta lankidetzarako erakundeekin elkarlanean jardun.

 

ALKARTASUNA

Baldintza gabeko atxikimendua eta elkartasuna besteei behar gaituenean.

Balio hau garatzeko, hurrengo ekintza eta jokabideak zehazten dira:

  • Ezagutzak eta baliabide material eta pertsonalak konpartitu.
  • Prestutasuna besteen (ikasleak, familiak, kideak, beste ikastetxe batzuk, Titularra, inguru sozial eta naturala) beharrizanei.
  • Caritas erakunde solidarioarekin elkarlanean jardun.
  • Beste pertsona eta gizatalde batzuen sineste, jarrera, biziera eta abarren ulerkuntza eta begirunea.

 

TALDE LANA

Pertsona guztiek ardura-kidetasunez, helburuetan bat eginez, kide guztien iritzia kontuan hartuz eta koordinazio onaren bidez giro ona sortuz egiten duten lana.

Balio hau garatzeko, hurrengo ekintza eta jokabideak zehazten dira:

  • Erantzukizuna eta taldean norbere gain hartutako eginkizunak bete.
  • Eginkizunak esleitu ondoren, saioak koordinatu (lan kooperatiboa).
  • Konfiantza eta gogobetetasuna egindako lanaren inguruan.

 

KONPROMISOA

Erantzukizuna, Elizbarrutiko Ikastetxeen Xedea, Ikuspena eta Balioekiko koherentziaz jarduteko, familiei, langileei, Titularrari eta gizarteari dagokienez, horrela konfiantza sortuz.

Balio hau garatzeko, hurrengo ekintza eta jokabideak zehazten dira:

  • Elizbarrutiko jardueretan (pastoral ikasturtearen hasiera, Elizbarrutiko Zeinua, Bake Topaketa...) parte hartu eta Pastoral Barrutietan esku-hartu eta haiekin koordinatu.
  • Hurkotasuna bakarka zein familian zailtasunak daudenean.
  • Balio ebanjelikoen (zerbitzua, eskuzabaltasuna, zintzotasuna, errukia, espiritualtasuna...) testigantza
  • Konpromisoa ikastetxearen egitasmoan.

 

BIKAINTASUNA

Hezkuntza erakundearen etengabeko hobekuntza bilatu, gaitasunak garatuz, sormena eta berrikuntza sustatuz.

Balio hau garatzeko, hurrengo ekintza eta jokabideak zehazten dira:

  • Profesionaltasuna erakutsi, irakasteko moldea, familiekin harremana, etengabeko heziketa eta berrikuntza zaindu.
  • Hezkuntza-bikaintasunaren inguruko eztabaida-leku eta erakundeetan parte hartu.
  • Jarduera onak bilatu eta garatu.

 

BERRIKUNTZA

Hezkuntzaren arloko berrikuntza eta etengabeko hobekuntzari dagokionez jakin mina eta gozamena ekarriko duten konponbideak sortu.

Balio hau garatzeko, hurrengo ekintza eta jokabideak zehazten dira:

  • Gaur egungo hezkuntza-ikerketak ezagutu
  • Berrikuntza sustatzen duten erakundeak bisitatu
  • Berrikuntzari lotutako gaietan hezi.
  • Jarduera berritzaileak martxan jarri.
  • Jarduera berritzaileen emaitza ebaluatu.

 

 

 

Additional information