Ebaluazioa


EBALUAZIOAREN HELBURUAK

    • Ikaslea bere garapen-alderdi guztietan ezagutzea (alde psikologikoa, mugimenezkoa, hitzezkoa...)
    • Ikaslearen egoera bere buruarekiko eta taldearekiko aztertzea ikasketa prozesuan zehar.
    • Irakaskuntza-ikaskuntza prozesuaren jarraipena egitea.
    • Hezkuntza premiak zehaztea.
    • Jarritako helburuak lortzeko erabili diren metodoak eta tresnak baloratzea.
    • Irakaslearen jokaera auto-erregulatzea.
    • Hezkuntza prozesu indibiduala eta kolektiboa orientatzea.
    • Irakaskuntza praktika hobetzea.

Ebaluatuko diren alderdiak:

      • Ikasleen ikaskuntza prozesua.
      • Irakaskuntza-ikaskuntza prozesua.
      • Irakaskuntza praktika bera.
      • Ikasketa-proiektua.

 

 

EBALUAZIO MODALITATEAK

Hasierakoa/diagnostikoa: Zein egoeratatik abiatzen garen jakiteko, banakoari nahiz taldeari dagokionez, eta horren arabera diagnostikatzeko eta, hala behar izanez gero, programak egokitzeko.
Ziklo eta maila bakoitzaren hasieran egingo da.

Etengabekoa/prestakuntzazkoa: Ikasleak, gurasoak eta irakasleak informatuta egon daitezen uneoro irakaskuntza-ikaskuntza prozesuan zehar gertatzen diren aurrerakuntzei eta zailtasunei buruz.
Hiru hilez behin argitaratuko da informazio buletin batean.

Azkena/bildumazkoa: Proposatutako helburuak lortu diren jakiteko (kontzeptu, prozedura nahiz jarrera helburuak).
Zikloaren azkenean egingo da.

 



EBALUAZIOAN PARTEHARTZAILE ETA ARDURADUNAK

Ebaluazioa, egitez, dagokion ikastaldearen irakasle guztiek egingo dute, talde horren tutoreak koordinatuta eta orientazio-departamentuaren aholkularitzarekin. Irakasle horiek era kolegiatuan jardungo dute ebaluazio prozesuan zehar eta dagozkien erabakiak hartuko dituzte.

 

 

EBALUAZIORAKO TEKNIKA ETA TRESNAK

Ahozko nahiz idatzizko probak, praktikoak eta objektiboak, hala nola behaketa sistematikoan jasotakoa.

 

 

 

Additional information