Helburuak

 

1. Ikaslea bere nortasunaren garapen oso, integral eta harmoniatsura irits dadin gaitzea, banan-banako prestakuntzaren eta askatasunari egokitutako pedagogiaren bitartez, bere bizitza pertsonaleko, familiako, gizarteko eta lanbideko eremu guztietan nortasun hori gara dezan.
 

2. Ikaslea/taldea/ikastetxea gizarte, ekonomi eta kultur ingurunearekin harremanetan jartzea, hurrengo xede hauek erraztuko dituen irekiera eta komunikazio moduen bitartez:

    • Euskal Herriaren eta Bizkaiaren testuinguru soziokulturalean eta tradizio historikoan oinarrituriko heziketa, horren balio guztiak barne hartuz.
    • Bertako gertakarien eta egoeren balorazio kritikoa eta eraikitzailea.


3. Hala adimen gaitasunak eta lan teknikak, nola heziketa zientifikoa eta humanistikoa era orekatuan garatzea, ekimenak eta ahalmen sortzailea bereziki baloratu eta bultzatuz.


4. Irekitasunean eta beste herri eta kultura batzuen aintzatespenean heztea, balioen aniztasuna aldi berean komunikatzen eta hartzen jakiteko, lankidetzako eta bakezko elkartasun gogotik abiatuz.


5. Benetako maitasunean oinarritu eta hezkuntza-komunitatean nahiz gizarte-bizitzan partehartzera bultzatuko duten harreman pertsonalen eta portaera-ohituren jokamolde bat lantzea.


6. Gizabanakoaren, munduaren eta historiaren kristau ikuspegi bat proposatzea, fedearen eta kultura aldakorraren arteko etengabeko elkarrizketa finkatuz, Ebanjelioko balioen araberako bizimoldea sustatuz eta konpromiso eraldatzailera bultzatzen duen gizarte-kontzientzian heziz.


7. Tokiko eta mundu osoko Elizaren partaide izatearen sena balioztatzen laguntzen duten fede-bizipenak eta haurridetasun-adierazpenak sustatzea.


8. Eskubideen berdintasunean hezi, sexu edo izate sozialeko inolako bereizkeria barik.


9. Ingurumenarenganako begirune, kontu eta hobekuntzan hezi, ingurumenarenganako bakarkako eta taldeko sentikortasuna garatuz eta kontsumo orekatu baterako kontzientziatzen saiatuz.


10. Gaitasun eraginkorra sustatu, pertsona bakoitzaren ahalbideak ahalik eta gehien garatuz.


11. Izpiritu kritiko eraikitzailea landu, arazoen konponketarantz edo hautabide berrietarantz bideratuz.

 

 

 

 

Additional information