Irakaslea jarduteko era


"Burutzen den jarduera guztia esanguratsua izan dadin eta ikasle bakoitzaren garapen ahalmena susta dezan bitartekotza gisa ulertzen da irakaskuntza-lana". (Liburu Zuria)

 



Irakasleak, bitartekari denez, bere ikasleen garapena ezagutuko du, hauek izan dezaketen garapenean gehiago eragiteko.

Ikasleen benetako egoeratik abiatuta euron gaitasunen garapena xedetzat duelarik, hezitzaileak funtzio oso zehatzak izango ditu bere lana burutzerakoan.

Lehen funtzioa edukien egituraketari dagokio, eta bigarrena, berriz, bere ikasleen adimen prozesuen egituraketari; baina bi egitura horien artean dagoen erlaziotik abiatuz buru daiteke bakarrik irakaskuntza eta ikaskuntza esanguratsu bat.

 
 

EDUKIEN EGITURAKETA ADIMEN PROZESUEN EGITURAKETA


PROZEDURAK: ikasleak trebetasunak, metodoak eta estrategiak erdiesteko ekintza multzoa.

KONTZEPTUAK: Gertakari, egoera, sinbolo eta gure kulturaren sinbolizazio forma orotatik eratorriak.

JARRERAK: Portaera-azturak eratzea, barneraturiko irizpide eta balioetan oinarrituak, bizitzan jokatzeko arau gisara.
 

Ikaslearen adimen prozesuak, jarrerak, motibazioak eta hark elkarrekintza eta sozializazio testuinguru baten barnean dituen ezagutza-eskemak egituratzea.

 

 

 

 

Additional information