Irakurketa plana

 

IRAKURKETA PLANA

 

Irakurketa Plan batez mintzo garenean, ezein pertsonak ikasi eta garatu behar duen irakurketa gaitasunaren lanketaz mintzo gara. Horixe da hain zuzen ere egitasmo honen atzean dagoen xede nagusia: gure ikasleak, ikasketak amaitzean, haien adinari dagozkion eta haien giza garapenerako eta garapen profesionalerako beharrezkoak izango dituzten hizkuntz gaitasunen jabe izatea.

Izan ere, irakurtzen ikasten dugunean, abilezia jakin bat garatzen dugu, eta abilezia hori oinarrizkoa da eskolara joateko adina duten pertsonentzat. Arrazoia agerikoa da: idatziz transmititzen da jakintza gehiena. Haurrek ez badute ondo irakurtzen, ezin dute ondo ulertu idatzizko euskarri batean dagoen edozein dokumentu, ezin dituzte ulertu gero eta liburu eta dokumentu zailagoak eta, horrenbestez, zailtasunak dituzte beste jakintza-arlo batzuetako irakaspenak bereganatzeko.

Horiek horrela, ikasleek ahalik eta prestakuntza onena jasotze aldera, gure helburua ikastolari egokitutako irakurketa plan bat prestatzea izan da, HHtik hasi eta DBHra bitartean adin ezberdinetako ikasleei zuzendutako ekintza batzuk prestatu eta sistematizatzea alegia. Ekintzok, batik bat, hizkuntza arloetan bideratuko badira ere, uste dugu gainerako arloetara ere zabaldu beharko liratekeela, azken finean, arlo guztietako ezagupenak ikasteko ezinbesteko tresna delako irakurketa.

  

irakurketa_plana.pdf

 
 

 

Additional information