Metodologia

 

Helburuen lorpena honako metodologia printzipio hauetatik abiatuta burutuko da:

    • Ikaskuntza esanguratsua: ikasleak dakienaren eta eduki berrien arteko lotura aldeztuko du, hala nola eduki horien aplikazioa egoera berri eta desberdinetara.
    • Ikaskuntza eraikitzailea: aldez aurreko ezagutzak oinarritzat hartuz, ezagutza, aztura, trebetasun, prozedura, balio, arau, etab., berriak eraikitzeko erlazioak azaltzen dira.
    • Ikaskuntza deduktiboa: arau orokor edo konklusio batzuetatik abiatuz, beste testuinguru batzuetara aplikatzeko gai izatea.
    • Ikaskuntza integratzailea: ikasleen ezberdintasunak eta ezaugarri diferenteak hautematea haien premiei erantzuteko, bakoitzaren ikas erritmoa kontuan hartuz.
    • Ikaskuntza motibagarria: aktiboa eta ikaslearen jakin nahia eta gogo bizia eragingo dituena.
    • Ikaskuntza humanista: ikaslea pertsona gisa baloratzen duena, elkarbizitzarako eta demokraziarako gai diren pertsona garatuak egiteko.
    • Talde-lana bultzatuko da, hala irakasleen nola ikasleen artean, koordinazioa, lankidetza, ikaskuntza eta lanean asebetetasuna errazteko.

 

 

IRAKASKUNTZA-IKASKUNTZA SEKUENTZIEN EZAUGARRIAK

    • Motibagarria, interesa pizteko.
    • Esanguratsua, adimen-jarduera eragiten lagundu dezan.
    • Aktiboa, errealitatearekin lotuta jokatzera bultza dezan ikaslea.
    • Gaitasun eta interes ezberdinetara egokitua.

 

IRAKASKUNTZA-IKASKUNTZA SEKUENTZIAK

    • Prestatze fasea (aldez aurreko ezagutzetatik abiatuz).
      • Motibazioa
      • Aurkezpena
    • Aurkikuntza fasea (irakaslearen laguntzaz)
      • Behapena
      • Maneiua
      • Testuen irakurketa
    • Automatismo fasea
      • Barnerapena
      • Erlazioa: ezagutzak eta jasotako mezua
    • Transferentzien fasea: ikasitakotik aplikaziora
      • Ariketak: maneiu ariketak, banaka, binaka edo taldeka
    • Finkatze fasea
      • Sintesia
      • Buru-eskema
      • Elkarreragina
    • Etengabeko ebaluazioa eta prozesuen araberakoa
      • Ebaluatu: jarrerak, prozedurak eta kontzeptuak.

 

 

DENBORAREN ANTOLAMENDUA

Denboraren banaketak malgua izan behar du, hezkuntza-helburuen eta giza baliabideen nahiz baliabide materialen zerbitzura egon behar duelarik.

Arlo ezberdinetan, egun/aste bakoitzean erabilitako denbora banatuko da, aurkezpen-azalpenetarako, lan pertsonalerako eta talde-lanerako, zuzenketetarako,... dagokion denbora utziz.

Irakaskuntza-ikaskuntza prozesuaren garapenean, azalpenerako denbora ez da luzea izango, laburra baizik, ikerketak, maneiuak eta lan pertsonalak hartuko dutelarik denbora gehiena.

Denboraren banaketa malgutasunez egingo da aldian aldiko disziplinarteko jardueren, irteeren, beste talde batzuekin burutzeko lanen eta horrelakoen aurrean.

DBHn, ikasleek gai batzuetan hautazkotasuna dutenez, ordu-banaketak erraztu egingo ditu aukera horiek.

Ordutegien antolamenduak ahalbidetu egingo du elkarrekin lanak eta erabakiak hartu behar dituzten irakasle taldeak bildu ahal izatea.

Irakasleak programaziorako, eskolako zereginak eta materialak prestatzeko, talde konkretuei egokitzapenak egiteko, gurasoekin hitz egiteko,... horretarako guztirako tarteak izango ditu denbora antolamenduan.



ESPAZIOEN ORDENAMENDUA
 

Ikasleen taldekatzea malgua izango da, helburuaren eta burutu beharreko jardueraren arabera.

Inguruneak eskaintzen dizkigun baliabideak erabiliko ditugu: auzategiak, parkeak, aldian aldiko erakusketak, museoak, erakundeetara bisitaldiak, etab.

 



Additional information