Nortasuna


ELIZBARRUTIKO IKASTETXEA

Bilboko Eleizbarrutiak sustatua, Herri Administrazioaren aurrean Irakaskuntzaren Gotzain Ordezkaritzak daukalarik.

Haur, Lehenengo eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza osotasunean euskaraz ematen ditu (D eredua).

Familia askok adierazten duten kristau hezkuntzaren nahia betetzen du, dena den guztientzat zabalik dago.
 

 

GIZARTE-KULTUR INGURUNEAN BERTAKOTUA

Euskal herriaren kultur errealitatea eta ohiturak kontuan hartuz, hezkuntza eginkizunak garatzen ditu. Hau dela eta, Olentzero, Santa Ageda,... jai tradizionalei begi emango diegu, baita Curriculumean agertu beharreko jakingaiei ere (Euskal Herriko historia, mitologia, kirola, musika etab.)

 

GIZAKIAREN ZERBITZURA

Gure proiektuak ikaslea bere buruaren jabe, pertsona aske eta arduratsua izan dadin nahi du.
 

GIZARTEAREN ZERBITZURA

Hezkuntza Komunitate hau osotzen dugunok, gizartearen aldaketa, gizabanakoaren oinarrizko eskubideen begirune eta sustapenaren ardura hartzen dugu.

 

 

GURE GARAIKO KULTURAN ERROTUA

Iraganeko kultur ondarea ahaztu gabe, kristau fedearen baloreetatik abiatuz, gure garaiko zein inguruneko kultur adierazpen desberdinen barrurapen sistematiko eta kritikoa eginez, hezitzeko asmoa dugu.
 

BALOREEN KOHERENTZIAN OINARRITUA

Ikasleek bizitzan gero eta konpromezu gehiago har ditzaten, baloreetan oinarritutako hautapen libre eta arduratsuak egin ditzaten.
 

KRISTAU IKUSPEGITIK

Gizabanako eta taldeko ardura bultzatzea, bai giza arazoez, bai erantzunkizunez jabetzea gizarte justua lo dezagun. 

 

 

Additional information