Tutoretza eta orientabidea


Tutoretza: Ikastalde baten tutoreak bere gain hartzen duen hezkuntza eta orientazio lana, Orientazio Departamentuaren koordinazio eta laguntzarekin.

Tutorea da ikastalde jakin baten orientazioaren arduradun zuzena.

 

 

TUTOREAREN FUNTZIOAK
 

Ikasleei begira:

    • Ikasle bakoitzaren egiazko egoera, hala nola haren famili eta gizarte-ingurunea ezagutzea, bakoitzari bere garapenera eta heldutasunera iristen laguntzeko.
    • Ikasleak beren ikaskuntza prozesuan orientatzea, euren ahalbideak hautematen eta garatzen, eta euren mugak onartzen lagunduz.
    • DBHko ikasleak orientatzea beren etorkizunerako aurrean dituzten aukera ezberdinei buruz (hautazko irakasgaiak, ondorengo ikasketak, bizitza aktibora sartzea).


Gainerako irakasleei begira:

    • Etengabeko harremana mantentzea bere ikasgelako ikasleen gainerako irakasleekin, guztion ekinbideak koordinatzeko.
    • Bere kurtsoko ikasleen ebaluazio saioak eta errefortzu jarduerak.


Familiei begira:

    • Gurasoekin harreman pertsonala mantentzea, aldiroko elkarrizketa eta batzarren bidez, laguntza-ekintzetan parte har dezaten eskatuz.
    • Ikasleen eskola-aprobetxamenduaz eta hezkuntza-prozesuaz informazioa ematea familiei.

 

 TUTORETZA PLANA

 

Ikastetxearen heziketa-proiektuaren barruan, tutoretza-plana da ikasleen eskolatze-aldi osoan orientazio eta jarraipen ekintza guztiak antolatzeko egitura. Oinarrizko gaitasunak lortzea da orientazio eta jarraipen ekintza horien helburua. Ikasleei bere proiektu pertsonalaren eta profesionalaren jabe izan daitezen trebatzeko gaitasunak eskuratzen laguntzea da helburua.

Orientazio edukiek eskolako curriculum guztian dute eragina, eta zeharka garatu behar dira, alor guztietan. Hala ere, ikasketa horien zati bat esplizituki landu beharko da tutoretzan, hazkuntza pertsonalerako garrantzia duelako, ondorengo ikasketetan eragina duelako, eta bizitzako hainbat egoeratan erabili daitekeelako. Guzti hau barne hartuko duen Tutoretzaz gain, Ikasketa Kooperatiboaren metodologia erabiliko da, Inteligentzia Emozionalaren ikuspuntu batetik landuko da egunerokotasuna, eta bizikidetza giro egokia baimentzen duten baldintzak ziurtatuko dira.

Tutoretza Plana, tutore bakoitzari dagokio garatzea, irakasle-taldearekin elkarlanean eta talde-gelan eragina duten beste eragile batzuekin koordinatuta. Hala eta guztiz ere, orientatzaile eta aholkulariaren laguntza izango du, ikasleen aniztasunari erantzuten laguntzeko eta erantzungo diola bermatzeko.

Marko honetan, taldean tutoretza-orduan garatu beharreko curriculumeko orientazio-edukiak antolatzen ditugu, tutorearen esku-hartzea finkatzen dugularik. Horrela, ikasleen banakako eta taldeko jarraipeneko hainbat eremutan, familiekin izan beharreko harremanetan, eta irakasleekin eta kanpoko beste eragile batzuekin dagoen koordinazioan laguntzen digu.


Lau multzo nagusitan banatu daitezke jorratuko ditugun gaitasun, helburu eta edukiak:

1. Garapen pertsonala
2. Besteekiko harremanak
3. Orientazio akademiko-profesionala
4. Ikaskuntza-prozesuak

 

tutoretza_plana.pdf

 

 

 

ORIENTAZIO DEPARTAMENTUAREN FUNTZIOAK
 

Hezkuntza-premien hautemate eta aurreikuspen lanak egitea.

Ikasketarako zailtasunak, portaera eta integrazio arazoak, hezkuntza premia bereziak, etab., dituzten ikasleekin banan-banan jardutea, hala behar izanez gero.

Tutoreekin laguntza-lanak burutzea ikasketa-planen egokitzapenak, Ikastolaz kanpoko zerbitzuekin elkarrizketak (psikologo, logopeda, gizarte-laguntzaileekin...), eta abar egitean, denen artean egindako lan osagarria lortzeko.

Ikasleei probak ezartzea, era orokor eta sistematikoz, hala xedatuta dagoen kurtsoetan.

 

 

 

Additional information