Historia

 Ikastola ilusioz eta konpromesuz beteriko Iñaki Garmendia abadea zein auzoko gurasoen ekimenaren ondorioz sortzen da.

 # 1967 #

Ikastolaren sorrera 1967an kokatu beharko genuke, urte horretan Bilboko Uribarri auzoan Aneja Parrokiaren lokaletan Eskolaurreko hiru ikasgela zabaldu ziren.

# 1976 #

1976an Bilboko Elizbarrutiak Ikastolarentzako eraikin berri bat egitea erabakitzen du. Bitartean San Adrian Parrokiako lokaletan O.H.O.ko 1.maila hasten da.

# 1980 #

1980ko urrian Artxandape Ikastola izena hartuz, Deustuko erriberako San Pablo Parrokiako lokaletan Eskolaurreko hiru ikasgela eta O.H.O.ko bost ikasgela edukitzen dira.

# 1985 #

1985ean, Aixerrota Ikastolak Artxadaperekin bat egiten du, Eskolaurre Bilboko Jasokunde Parrokiako lokaletan zeukalarik.

Uribarri auzora instalazio modernoagoak dituen eraikin berrira, eramaten da Ikastola.

1985/86 ikasturtean 10 ikaslek osatutako lehenengo O.H.O.ko promozioa irten zen.

# 1996 #

1996an Ikastolako instalazioak hobetzeko eta handitzeko lanak gauzatzen dira, bai bi urteko Haur Hezkuntzako bi ikasgela izateko, bai Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 2. ziklorako ikasgelen moldaketa egiteko.

1998/99 ikasturtean 58 ikaslek eratutako lehenengo Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako promozioa atera zen.

Gaur egun, Haur, Lehen eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan 750 ikasle ari dira ikasten.

 

 

 

HIMNO "IKASTOLA GORA GURE IKASTOLA"

Ikastola gora gure ikastola
kantatzen diogu ikastolari
Ikastola gora gure ikastola
kanta dezaten denek

Bilboko Uribarri auzategian
dago Artxandape Ikastola eta
eta pozik gatoz ikastera
eta jolastera ere bai

Artxandape Ikastola
gure auzunean
bihotz eskuak elkarturik
jolas ta lanean (bis) Artxandape...

Gora, gora ikastola
gora, gora euskera
gora, gora ikastola
gora, gure euskera

 

Additional information