Informatika ikasgela



45 m2 baino gehiago azalerakoa, hamasei ordenagailu eta zerbitzari bat sarean konektatuta, Interneterako atzipenarekin eta ADSLren bidezko posta elektronikoa duena.

Ordenagailu eramangarriz osatutako bi informatika-ikasgela mugikor ere baditugu. Hauetako lehenak, Lehen Hezkuntzako ikasleek erabiltzen dutena, 13 ordenagalu ditu. Bigarrena, aldiz, 30 ordenagailu osatuta dago eta Bigarren Hezkuntzako ikasleen eskura dago. Ikasgela mugikor hauetako bakoitzak WIFI puntua, ordenagailuak eta hauen osagarriak gordetzeko armairua du.

Beste alde batetik, badugu Eskola2.0 programak eskainitako mini-eramangarriak gordetzeko armairu mugikor bana, Lehen Hezkuntzako 5., 6. eta Bigarren Hezkuntzako 1. eta 2. mailetako ikasgeletan. Ikasle bakoitzak ikasketa prozesuan erraminta gisa darabilen ordenadore bana ere badu. Era berean, Haur Hezkuntzako ikasgeletan ikasleek txokoetan lan egiteko ordenagailuak ditugu.
Hiru hezkuntza etapetan (Haur, Lehen eta Bigarren) erabili ohi ditugun 11 arbel digital interaktibo ere baditugu.

  




Additional information