Adimen emozionala HHn

 

Zer da?

Norbere emozioaz jabetzea, horiek identifikatzea eta ulertzea, baita besteenez jabetu eta haiek identifikatzea ere. Gure bizitza eta lana helmuga pertsonaletan (ametsak) oinarritzea da, nork bere burua motibatzea eta besteekin harreman emankorrak izatean datza (elkarbizitza).


Zergatik da garrantzitsua adimen emozionala garatzea?

Adimen emozionalaren garapena, eta beraz, konpetentzia emozionalen garapena ikasgelan izan daitezkeen arrisku-faktoreen prebentzioan zentratzen da, ikasleen emaitzak hobetu eta motibazio falta eta erasoak ekiditeko; horrez gain, ikasleen arteko harremanak eta ikasleen ongizate subjektiboa hobetzea ere du helburu.


Landuko ditugun gaiak

    • Nor naiz ni? (zer sentitzen dut, nolakoa naiz, egunero sentitzen dut emozio desberdinak, hobetu dezaket, nola ikusten naute besteek)
    • Nik bideratzen dut nire emozioak (emozioak boteretsuak dira, emozioek lagundu edo kalte egiten digute, zer egin dezaket emozioek lagun nazaten, emozioak bideratzen ditut, lasaitzen ikasten ari naiz).
    • Gustuko dut nire burua (baikorra naiz, neure buruengan konfiantza dut, gai naiz, niri iritzi propioa dut, nik erabakitzen dut).
    • Lagun ona naiz (entzuten dizut, ulertzen dizut, elkarrekin egiten dugu, hori ez zait gustatzen, nire iritzia era egokian azaltzen dut).
    • Nire helburuak lortzen ari naiz (amesteko eskubidea dut, ametsak helburu bihurtuko dut, has gaitezen, ohitura onuragarrien garapena, laguntza jaso eta emateko ohitura).


Prozedura metodologikoa

Ikuskera konstruktibistatik abiatuz, metodologia orokor eta aktiboa erabiliko dugu edozein testuinguru eta egoeratan emozioen ezagutza esanguratsua eta funtzionala lortzeko (makinista, ipuin-berri kontalaria, urtebetetzeak, fruta gelan, talde jolasak...)

 

 

IBILBIDEA BERE OSOTASUNEAN

Egitasmo honen oinordekoak ditugu:

    • LHn bai tutoretza bai ikasleen jarraipenari eta baloreei eskaintzen zaien etengabeko arreta zuzena.
    • DBHn tutoretza partekatuak eta portfolio izeneko ekimenak ere eransten dira.

 

 Adimen emozionala

 
 

Additional information