Agenda 21


2012-2013 ikasturtean, Agenda 21 ingurugiro proiektuaren barruan, aurten tratatuko dugun gaia jakinarazi nahi dizuegu: “Mugikortasun jasangarria”. 

Aurtengo gaia den Mugikortasun Jasangarriaren helburu nagusia hiri eta herri erakargarriagoak sortzea izanik, Komitekoek, ezinbestekoa ikusten dugu ikas komunitatearen sentsibilizazioa.

 

 

Agenda 21




 Aurtengo proiektuak ere, hiru adar nagusi ditu.

  • Eskolako - ingurumenaren kudeaketa jasangarria
  • Curriculumaren berrikuntza
  • Eskola komunitatearen parte-hartzea

 

Proiektu hau bideratzeko Eusko jaurlaritzako Ingurumen eta Hezkuntza zailen diru laguntza izango dugu, eta Ikas-komunitate osoaren partaidetza bideratzeko Ingurumen Batzorde baten sorkuntza burutuko dugu.

Horrez gain gure ikastolan aurrera daramatzagu aurretiaz ingurugiroa zaintzeko egiten ditugun birziklatzeko ekintzak: papera, pila, CD, kartutxo, arropa eta zapata bilketak.

 

 

Ideia berriak, iradokizunak edota iruzkinak helarazi nahi izanez gero, Agenda 21 proiektuaren koordinatzailearekin hartu-emanetan jar zaitezkete ondorengo helbidera joz: Eneko Larrauri.

Zuen parte hartzea beharrezkoa izanik, eskertzen dugu.

 

Agenda 21

Additional information