Dramatizazio Arloa: Antzerki Tailerra


Norberaren garapena bultzatu: sentimendu eta ideien adierazpena, sormena, irtenbideak bilatzeko gaitasuna eduki bai norberaren zein taldearen arazo dramatikoei emateko, sentsibilitate estetikoa, ikertzeko zaletasuna.

 

 

 

 

Beraz, orokorrean eta adina zein mailak kontuan harturik, landuko ditugun edukiak hauexek izango dira:

    • Norberaren garapena bultzatu: sentimendu eta ideien adierazpena, sormena, irtenbideak bilatzeko gaitasuna eduki bai norberaren zein taldearen arazo dramatikoei emateko, sentsibilitate estetikoa, ikertzeko zaletasuna.
    • Ahozko adierazpenean sakondu eta hizkuntzaren erabilpena era natural eta ludiko batean landu.
    • Arlo ezberdinetako zenbait teknika ikasi eta haien arteko harremanez jabetu, ondoren erabil ditzaten.
    • Norberaren eta besteen gorputza ezagutu, norberaren mugak bilatu.
    • Komunikatzeko ahalmena landu.
    • Gorputzaren mugimendu, komunikazio eta adierazpena landu bakarka eta lan taldean: arnasketa, keinuak, mintzaira
    • Taldea eta norbera: harremanetan sakontzea, arazoei irtenbidea ematen ikastea, komunikatzeko eta negoziatzeko ahalmena lantzea, autoestima eta besteen lana baloratu. 
    • Autoazterketa eta autokritikarako gaitasuna eta joera landu.
    • Artearekiko zaletasuna bultzatu, barneko irudimena bultzatuz.

  

 

Dramatizazio Arloa Dramatizazio Arloa

 

 

Eta hau guztia lantzeko teknika hauek erabiliko ditugu intentsitate ezberdinekin, mailen arabera:

    • Rolak landu (hurbilekoak eta egunerokoak)
    • Imitazioak (pertsonaienak, animalienak, jende ezaguna...)
    • Klown (bakarka, binaka, sudurrarekin, sudurrik gabe, "siameseak", emozioak...)
    • Mimoa (batez ere, aurpegia eta eskuak)
    • Inprobisazio jolasak (prestatuak zein prestatu gabekoak)
    • Jolas kolektiboak (sketxak, distentsionatzekoak...)
    • Testu laburren lanketa eta sormena (haiekin batera sortutakoak zein aurretik idatzitakoak. Ahozkoak eta idatzizkoak adinaren arabera)
    • Atrezzo eta eszenografiaren hastapenak (gelako elementuak eta hurbil dituzten gauzak erabiliz)
    • Mozorrotze eta karakterizazioa; makillajea (teknika sinpleak), jantziak
    • Koreografia sinpleak musikarekin uztartuta (erritmoa eta lateraliateak landuz)
    • Soinu, erritmo eta adierazpen musikalari hurbildu
    • Arnasketa, erlaxazioa, espazioa eta kokapena landu
    • Txotxongiloen teknikara hurbildu
    • Argi beltzaren antzerkiaren hastapenak
    • Eszenografia sinpleak ezagutu eta sortu

  

Bestetik, antzezlan bat aurkeztuko dute Bilboko Kafe Antzokiko Antzerki topaketetan, maiatza aldean.

 

 

 

Additional information