Elkar trukea Bretainia

 

MAILAK

DBH 3-4

 

HELBURUAK

  • Frantsesaren ikasketa eta bere erabilera eragitea eta bultzatzea.
  • Herrialde desberdinetako egoera linguistikoa (euskara – gaztelania – frantsesa) ezagutzea.
  • Kultura eta gizarte antolamendu desberdinak ezagutu eta ulertzeko interesa.
  • Elkarrizketa eta komunikazioa gizarte arloko arazoak konpontzeko bide nagusi gisa baloratzea eta intolerantzia, biolentzia eta indarkeria arbuiatzea.
  • Herriek, nazioek eta estatuek burujabetasuna aldarrikatzeko eta kultura garatzeko duten eskubidea errespetatu, gainerakoen askatasunaren eta eskubideen aurka azaldu gabe.

 

 


Elkar trukea Bretainia (DBH)EKINTZAK

DBH 3. Mailako hainbat ikaslek eskola-trukean parte hartuko dute.

Eskola-trukea egin aurretik:

    • Ikasle-trukean parte hartzen dutenen arteko gutun-trukaketa.

Eskola-trukean parte hartzerakoan:

    • Programatutako eta aurretik programatu gabeko ekintza kulturalak.
    • Frantsesaren ikasketa eta erabilera eragiteko eta bultzatzeko ekintzak.

Eskola-trukearen ondoren:

    • Proiektuaren balorazioa.
    • Etorkizuneko proiektuetarako proposamenak.
    • Ikastetxe mailan eta maila pertsonalean sortutako harremanak mantendu.


DENBORALIZAZIOA

Proiektuaren hasiera 2010/11 ikasturtean. Gaur egun jarraitzen dugu.

Ikasle – trukea:

      • Guingamp – Bilbo: 2016ko apirilaren 17tik 22ra.
      • Bilbo – Guingamp: 2016ko apirilaren 23tik 30era.

 

 

Elkar trukea Bretainia (DBH) Elkar trukea Bretainia (DBH)

 

 

Additional information