Giza Zientziak Ingelesez

 

2009/10 ikasturtean, gure ikasleen prestakuntza hobetzeko eta LHko Science proiektuari jarraipena emateko asmoz, Gizarte Zientziak Ingelesez proiektua hasi genuen DBH 1. mailan, ebaluaketa bakoitzean gai bakarra lantzen. 

2012/13 ikasturtean etapa osoan garatzen da, ikasgaiaren %50a ingelesez eta beste %50a euskaraz landuz.
 

Giza Zientziak IngelesezHELBURUAK

  • DBHko ikasleek Gizarte Zientzietako gaien erdia ingelesez lantzea.
  • Ingeleseko klasean lantzen den hizkuntza eta oinarrizko hiztegia praktikan erabiltzea.
  • Ingelesa hizkuntzaren erabilera-arauak autonomiaz aplikatzeko gaitasuna lortzea.
  • Hitzaldia osatzeko power-pointeko eta movie makerreko aurkezpenak diseinatzea eta egitea, ideiak eta proiektuak erakusteko.


JARDUERAK

Gai guztietan teoria ingelesez landu dugu, banatutako fotokopien bidez. Gai batzuen amaieran idatzizko froga bat egin dute, landutakoa eta ikasitakoa adieraziz.


Horrez gain, proiektu ezberdinak egiten ditugu, hala nola, movie maker-ak sortu eta gelan aurkeztu, plastilinazko maketak sortu eta aurkeztu, lan talde kooperatiboetan lan egin eta txosten bat sortu, eta abar.

Additional information