Liburu eta kirol-arropa berriro erabiltzeko ekimena

ZER DA

Joan den ikasturtean zuetariko askoren eskaeraz adierazi zen LIBURU ETA KIROL-ARROPA BERRIRO ERABILTZEKO EKIMENA, eta eskaera honi erantzunez, Hiriko Agenda 21 programaren barruan egingo da.

Ikastolak Guraso Elkartearen laguntzaz, ikastola beraren babespean, familia, irakasleria eta ikasleria bultzakadaz, ekimen hau berritu eta hobetu nahi dugu.

Ekimen honen helburua, berriz, gure seme-alaben heziketa, gure ingurumena errespetatzea, geure-geureak diren liburu eta kirol-arropak eta abar zaintzea besteentzat baliagarri izan daitezen eta familia-ekonomi solidaritate ardura hartzea.


 

 

ZER EGIN DEZAKEZUN ZUK. 2012/13 IKASTURTEA

Zuen eskaintzak Ikastolara ekarri (epea: ekainaren 24tik 28ra bitartean, ekainaren azken astean).

Informazio gehiago: testu_liburuak_eta_kirol_arroparen_berrerabilera_2013.pdf

 

 

LIBURUAK EMATEKO EKIMENAREN EBALUATZEA ARTXANDAPE IKASTOLA-2012

Ekimena abian jartzeko eratutako Batzordea pozik dago lortutako erantzunarekin; alde batetik etekina atera dioten familiena eta bestetik, ekimenari jarraipena emateko gogo bizia erakutsi dutenena, guztion artean lortu diren zailtasunak gainditzeko konpromisoa argi geratu ondoren.

Era berean, pozgarria da Batzordeari laguntzeko gogoa adierazi duten hamabi pertsonak.

Hasieran, 42 familiek adierazi bazuten idatziz liburuak edota kirol arropa emateko prest zeudela, ezin izan dugu ebaluatu aipatutako familia kopurua emaileak izan diren, liburuak beste bide batzuetatik heldu baitziren.

Liburu emateari 44 familiek atera diote etekina. Hurrengo grafikoan ikus daiteke, mailaka, familia hartzaileak zenbat izan diren:

 

Etapa

HH1

HH2

HH3

LH1

LH2

LH3

LH4

LH5

LH6

Familiak

2

3

1

3

0

1

3

6

13

 

Etapa

DBH1

DBH2

DBH3

DBH4

Familiak

5

3

4

0

 

Iturria: liburuak emateko ekimenaren Batzordea

 

FAMILIEI EMANDAKO KIROL ARROPARI dagokionez eta grafikoan ikusten den arabera, hurrengoa da banatutakoa: 2 txandal ( 6 neurrikoa 1/ 8 neurrikoa 1), 3 praka laburrak (12 neurrikoa); neurria markatu gabeko 2 kamiseta.

Iturria: liburuak emateko ekimenaren Batzordea

Aipatzekoa da LH 5.maila izan dela liburu gehien eman duena. Liburu asko banatu gabe gelditu dira, hurrengo kanpainan edo familia batek eskatzen duenean berriro erabiltzeko.

Ekimenari esker, Ikastolan erabil daitezkeen mota desberdinetako liburuak batu dira; esaterako, liburutegi mugikorra eratzeko.

 

 

 

BALORAZIOA

Agian, lehenengo urtea delako, hainbat irregulartasun antzeman dira. Uste dugu, guztion artean( Batzordearen kideak, Familiak, Ikaslegoa eta Ikastola) zuzenduko ditugula.

IKASITAKOA

  • Ekimenaren garrantziaz jabetzea guztiz beharrezkoa da baita gazteak jakinaren gainean eduki:
    • Ikas dezagun eskola-materiala, arropa zaintzen.
    • Uler dezagun berriro erabil dezakegula, honek familientzako suposatzen duen diru aurrezte eta ingurugiroa zainduko dugula kontuan harturik
  • Aitortu dezagun ekimenaren zentzu altruista, “ematen dugu ezeren truke”.
  • Familiok Ekimenean sartu ahal izateko, proposatutako jarraibideei jarraitu behar dizkiegu; Ikastolak iradokitako eran eta epe barruan idatziz erantzunda, aldez aurretik eskaera eta beharrak ezagutu ahal izateko.
  • 2012-2013 ikasturtean, prozesua behar den denborarekin gauzatzeko ahaleginak egingo dira, egitasmoaren funtzionamenduari mesedegarria izan dadin.

 

Batzordearen partaideak

Mª Luisa Segura, Pili Heras, Yolanda Calonge, Iragartze Balbas, Carmen Castejón, Idoia Seisas y Begoña Garay.

 

 


Additional information