Ikasketa kooperatiboa

 

Berritzegunearen argibide eta gomendioak lagun, 2014/15 ikasturtean hasi ginen metodologia honen inguruko lehen urratsak ematen.

 

 

Ikastea kooperatiboa ezartzearekin zera bilatu nahi dugu:

Ikasketa kooperatiboa

  • Ikasgelak inklusiboak izatea, non ezaugarri guztietako ikasleak elkarrekin lan egingo duten.
  • Berdinen arteko irakaskuntza-ikaskuntza prozesua bultzatzea, euren arteko interakzioa handiago izan dadin.
  • Parte hartze ekitatiboa eta ikasle guztien hobekuntza bermatzea.
  • Komunikazio gaitasunari eta gaitasun sozialari denbora-tarte handiagoak ematea, behar-beharrezkoak diren konpetentzia hauek hobeto garatzeko.
  • Eta azkenik, norbanako jardueretatik, jarduera kolektiboetara salto egitea, prozesu honek barnean daramatzan baloreak lantzeko (elkartasuna, desberdinenganako errespetua...)

 

 

Hau guztia martxan jartzeko, metodologia hiru eremu ezberdinetan banatzen da:

    • A eremua: abiapuntutzat hartzen den esparru honetan, lan taldeen kohesioa bultzatzen da, taldekideen ezaugarri positiboak azaleratzeko asmoarekin. Horretarako jolas eta dinamika ezberdinak jartzen dira martxan.
    • B eremua: esparru honetan arlo ezberdinetan jorratu beharreko edukiak egitura kooperatibo ezberdinen bidez lantzen dira.
    • C eremua: metodologiaren helmugatzat hartzen den esparru honetan, ikasketa kooperatiboa ikasgai moduan ebaluatzea lortu nahi da.

 

 

Ikasketa kooperatiboa

 

Additional information