Nazioarteko ikaskideak

 

Artxandape ikastola ingelesaren ezagupena eta komunikazio gaitasuna bultzatzeko asmoz nazioarteko eskola proiektuetan murgildu egin da. Hori dela eta, ikasturte honetan LH 4. mailako eta LH 5.mailako ikasleek kurtso hasieratik Europako hiru eskolekin harremana hasi dute.

 

Proiektua gutun, bideo edo
marrazkien elkartrukean oinarritzen da
beste kulturak ezagutzeko helburuarekin.

 

Iaz, LH 5.mailako ikasleek Canadako eskola batekin harremantzeko aukera ere izan zuten. Ekimena aurrera eramateko ikastola e-twinning plataformaz baliatu da. E-twinning Europar batasuneko hezkuntza batzordearen plataforma birtuala da, horren bitartez Europako zentroen arteko eskola proiektu kooperatiboak eta anaitzeak burutzea posiblea da.

 

 

Hezkuntza zentroak hurrengoak dira:

LH 5. Maila
Proiektua: Pieces of Europe

Scuola Primaria di Soave - Soave, Verona, Italia

LH 4.maila
Proiektua: Cambridge Penfriends

Moraitis School - Athens, Attiki, Grezia
Kenningtons Primary Academy - Thurrock, Essex, United Kingdom

LH 5. maila (2013-2014)
Proiektua: Kultura ezberdinak ezagutu

Stanley Knowles School - Winnipeg, Manitoba, Canada

 

 

 

    

 

Additional information