Txanela

 

Proiektu honen lehen urratsak 2008-2009 ikasturtean eman ziren. Hau posible izan zedin, aldez aurretik, bilera ugari eta beste zenbait ikastetxetara bisita ezberdinak egin genituen; besteak beste, metodologiaren nondik norakoak ezagutzeko eta aztertzeko asmoz.

TxanelaProiektu honetan murgiltzerako arrazoi nagusiak honakoak izan ziren: alde batetik, ikasleek euskaraz duten mintzamen eta gaitasun maila hobetzea, eta bestetik, hizkuntzarekiko eta ikasgaiekiko neska-mutilen jakin-nahia edo motibazioa piztea. Honetaz gain, kontuan hartu behar da metodologiak haurra bere osotasunean hartzen duen egitasmoa dugula; hau da, gaitasunen garapenean oinarritua, ikasle aktiboak bilatzen dituena, ikaskuntza esanguratsua ahalbidetzen dituena eta balore zein jarrerekin konprometitua.

 

 


Proiektu globalizatzaile bat izan arren, gure kasuan, Euskara eta Inguruaren Ezaguera arloetan aplikatu dugu metodologia; noizbehinka, Arte Hezkuntzan zein Ingelesean ere metodologiari dagokion ekintzaren bat burutzen dugularik.
 

 

  

Haur Hezkuntzatik datozen ikasleekin lotura egiten da Urtxintxa eta Txanela metodologien artean.



Additional information