Urtxintxa

 

Urtxintxa



2007-08 ikasturtean, gure irakaskuntza hobetzeko asmoz, URTXINTXA metodologiarekin lan egitea erabaki genuen, euskaraz egindako metodología baita.

2008-09 ikasturtean Haur Hezkuntzako (HH) 1.mailan ezarri zen, 2009-10ean HH 2. mailan eta 2 urteko geletan eta 2010-11n HH 3.mailan.

 





 
METODOAREN EZAUGARRIAK

  • Gaitasunen garapenean oinarritua.
  • Ikaskuntzan esanguratsua: ikasle aktiboaren bila dabilena. Haurraren bizipen, esperientzietan eta jolasetan txertatutako ikas-prozesua.
  • Euskalduntasunetik abiatuz, unibertsal kulturako bidea egiten duena.
  • Beste herrialde batzuetako ohiturak ezagutzen dira, baita euskalkien presentzia ziurtatzen da. Irakasleen berrikuntzaren eta trebakuntzaren bultzatzailea.
  • Etapen arteko lotura ematen da planteamendu bateratua eta koherentea bideratuz.

 
IRIZPIDE METODOLOGIKOAK

  • Globalizatzailea. Haurraren garapen alderdi guztiak elkarrekin lantzen dira ipuinaren inguruan.
  • Ikuspegi eraikitzailea. Irakaskuntzaren eraikuntza autonomoa eta konpartitua bultzatzen du.
  • Ikaskuntzan subjektu aktiboa ikaslea da, ikaslearen kudeaketarako taldekatzeari eta elkarrekintzari garrantzi handia ematen baitio.

 

 


Metodologiaren ezarpenari dagokionez, pixkanaka-pixkanaka egiten gabiltza. Aitzindariak HH1. mailako ikasleak izan ziren 2008-2009. ikasturtean.


Proiektu honek jarraipena dauka Lehen Hezkuntzan Txanela proiektuaren bidez. 

 

Additional information