Biblioteka


ZERBITZUAK

  • Irakurketa eta kontsultarako gela.
  • Liburuen mailegua.
  • Bibliografiazko argibideak.
  • Irakurketa bultzatzeko ekintzak.
  • Eskolaz kanpoko ordutegia: Astelehenetik ostiralera 17.00 etatik 18.00 etara.
     



NOLA ERABILI BIBLIOTEKA

Bibliotekan sekzio guztiak adierazteko txartelak daude: literatura sekzioak (mailakatuta), erreferentziako sekzioa, ...

Liburuak bibliotekan berton irakur eta kontsulta ditzakezu.

Liburuak (erreferentziazkoak ez badira) maileguz ere har eta eraman ditzakezu; horretarako aradunari esan eta apuntatu egin behar duzu.

Gogoratu: gehienez ere bi liburu eraman daitezke eta aste bateko epea duzu irakurtzeko; mailegua beriztatzeko aukera ere bai.

Libururen bat galdu edo apurtzen baduzu, ale berri bat lortubehar duzu. Liburuak epean itzuli ezik mailegutarako eskubidea kenduko zaizu.

 

ARAUAK

  1. Liburutegia irakurtzeko eta kontsultak egiteko lekua da.
  2. Liburutegian dauden pertsonen irakurketa eta lana errespetatzeko isiltasuna beharrezkoa dugu.
  3. Erabilitako liburuak bere lekuan utzi behar ditugu.
  4. Liburutegitik ezin da kontsulta libururik kanporatu.
  5. Mailegu-zerbitzua egunero egongo da (itzultzeko epea astebetekoa izanik). Liburuak etxera eramateko arduradunarengana zuzendu.
  6. Bibliotekan dauden liburuak, altzariak zein gainerako materialak zaindu behar ditugu.
  7. Liburuetan zein beste materialetan egiten diren apurketak ordaindu beharko ditugu.
  8. Libururen bat galdu edo apurtuz gero, liburu berberaren ale berria lortu beharko da.
  9. Debekatuta dago bibliotekan jatea eta edatea; baita ere, zarata sor dezaketen elektrizitate-tresnekin ibiltzea telefonoak, mp3ak...
  10. Arduradunak ahalmena izango du arau hauek betetzen ez dituena liburutegitik kanporatzeko:
        • Lehenengo kanporaketa: egun bat.
        • Bigarren kanporaketa: bost egun.
        • Hirugarren kanporaketa: hiru hilabete.

     

    Bibliotekaren edukiera 50 pertsonakoa da.

    Beteta egonez gero, ikasleek ikastolako sarreran itxaron beharko dute.

     

     




BIBLIOTEKAKO SEKZIOAK

Haur eta gazteentzako sekzioa
(Adinez mailakatua)
     - Literatura
     - Komikiak

Erreferentziazko sekzioa
     - Hiztegiak
     - Entziklopediak
     - Atlasak, ...

Helduentzako sekzioak
     - Gaiak.
     - Literatura.

Aldizkariak



 


ZELAN AURKITU LIBURU BAT BIBLIOTEKAN?
 

Liburuak Sailkapen Hamartar Unibertsalaren (SHU) arabera daude antolatuta.


Gaiak 0tik 9rainoko zenbakiek adierazita daude:
0. Orotarikoak
1. Filosofia
2. Erlijioa
3. Gizarte-Zientziak (Soziologia, Ekonomia, Zuzenbidea, ...)
4. Ez da erabiltzen oraingoz
5. Zientzia Hutsak (Matematika, Fisika, Kimika, ...)
6. Zientzia Aplikatuak (Medikuntza, Ingeniaritza, ...)
7. Artea (Arkitektura, Pintura, ...)
8. Hizkuntzalaritza eta Literatura
9. Historiaurrea, Geografia, Historia

Literaturazko lanetarako letrak erabiltzen dira:
N. Nobela edo eleberria
P. Poesia
A. Antzerkia
I. Ipuina



Additional information