Eskola Asegurua

 

Ikasle guztiek istripu aseguru poliza bat daukate.

 

 

ESTALDURA

Aseguruak Ikastolan, etxetik ikastolarako bidean, txangoetan eta ikastetxearen jardueretan eskolaz kanpoko ekintzetan gertatutako istripuak babesten ditu.

Eskolaz kanpoko ekintzen kasuan, eskola orduetan, arratsaldean eta asteburuetan, Ikastolako instalazioetan gertatzen diren bitartean

Ez ditu bere gain hartzen, asteburuetan Artxandape Ikastolatik kanpo egiten diren eskolaz kanpoko ekintzetan (eskola kirola, mendia…) gerta daitezkeen istripuak.

 

BABESTUTAKO ARRISKUAK

Istripuz hilda   6.000 €
Istripuz erabateko elbarritasuna   9.000 €
Osasun laguntza   5.000€
Hortzetako laguntza   1.500 €
Protesiak   500 €

 

 

OSASUN LAGUNTZAREN FUNTZIONAMENDU ARAUA

  • Istripuren bat gertatuz gero, Ikastolan dagoen arduradunari zuzendu behar zaio.
  • Ikastola honek TECESLA zerbitzu medikoarekin bazkunak eskaintzen duen telefono zuzena dauka.
  • Istripua gertatuz gero, mediku bat joango da Ikastolara (astelehenetik ostegunera 08:30etatik 17:30etara, eta ostiraletan 16:00etara) premiazko laguntzetarako materialarekin. Honek, zaurituaren diagnostikoaren arabera lekualdatzea itunpeko kliniketara, komenigarria den erabakiko du. Kasu honetan Ikastolako arduradunak gurasoei abisu emango die umea eramateko.
  • Asteburua: Ikastolan izandako istripu baten ondorio bezala, zaurituren batek txarrera egingo balu, Ikastolako arduradunari hurrengo egunean horren berri eman arte itxarongo luke edo premiazkoa izatekotan itunpeko klinika batera edo Osakidetzak Bizkaian duen edozein ospitaletara (Basurto, Gurutzeta, Galdakao) joan daiteke. Kasu bietan Ikastolako arduradunari (idazkaritza) abisua emango zaio.
  • Asteburuan zehar edo eskolaz kanpoko ekintzen praktikan.


 

Edozein zalantzaren aurrean deitu Ikastolako telefonora: 944132420.

 

Itunpeko osasun zentrua:

CLÍNICA IMQ ZORROTZAURRE
Ballets Olaeta kalea, 4
Tel: 944755000 - 48014 BILBAO

 

URTEKO KUOTA (Iraila): 35 €

 

 

 

Additional information