Istripu jarraibideak


Ikasle batek istripua duenean jarraitu behar diren pausoak

  • Istripua ikusi duen pertsonak –irakasleak, begiraleak…- lehen sorospenak egin behar ditu istripua arina izan bada. Behar izan ezkero botikinera jo behar da.
  • Ikaslearen tutoreari abisua eman.
  • Idazkaritzan abisua eman.
  • Istripu oso larrien aurrean 112ra deitu.

 

 

Idazkaritzan bete behar dena

  • Mediku zerbitzuari deitu eta istripuaren informazio orokorra eman.
  • Istripu partea bete.
  • Medikua heltzen denean ikaslearen bila joan.
  • Gurasoei telefonoz deitu gertatutakoa jakinarazteko.
  • Medikuak idazten duen informea ikasleari eman etxera eramateko.
  • Medikuak ikaslea klinikara edo ospitalera eraman behar dugula erabakitzen badu, gurasoei deitu haiek eramateko.
  • Taxi bat behar izanez gero, erreziboa eskatu behar dute aseguruak ordaintzen baitu.
  • Medikuak errehabilitazioa edo froga bereziren bat behar duela erabakitzen badu, idazkaritzan aurkeztu behar da medikuaren eskaera, idazkaritzatik bideratzen baita.


Tutoreak edo bera ez badago, taldearen ardura duen irakasleak bete behar duena

  • Gertatutako istripuari buruzko informazioa batu.
  • Medikuaren presentzia beharrezkoa ez dela uste denean, gertatutakoari buruz familiari informatu, agendan idatzitako ohar baten bidez, telefono deiaren bidez edo pertsonalki.

 

 

 

Additional information