Category

Artxandape Ikastola
Ez galdu Eguzkimoreak gure talde feministaren elkarrizketa Herri Irratian. Ikasturte osoa daramate jarduerak egiten eta M8-rako zerbait berezia prestatu dute. Ikasleak kolektiboan parte hartzera eta berdintasunaren alde lan egitera animatzen ditugu. Lan bikaina, neskak! Las alumnas del colectivo Eguzkimoreak de Artxandape preparan el 8M  
Irakurri gehiago
Robotikazaleak eta Artxanlego Technology taldeek ederki pasa dute First Lego Leagueko SuperPowered erronkarekin. Irtenbide berritzaile eta berriztagarriak proposatu dituzte gure ikastolarentzat robotikaren, zientziaren eta teknologiaren bidez. Talde-lan paregabea: elkarlana, gozamena, erantzukizuna, konpromisoa, zientzia, artea… Esperientzia bikaina.   
Irakurri gehiago
Zorionak, Lukene eta Leire! Gure ikasleak, Lukene Antak, Euskadiko luzera jauziko txapelketa irabazi du eta gure ikasle ohiak, Leire Jimenezek, 20 urtez azpiko hirurogei hesiko txapelketa irabazi du. Kirolari eskainitako dedikazioaren eta hari lotutako baloreen eredu bikaina. Gure aintzatespena, gainerako gure artxandapetar atletei ere, nola ez!
Irakurri gehiago
Inauteri-jaiak kolorez eta umore onez jantziko du Ikastola, txikitxoenengandik hasita, ertain, nagusi eta helduengana iritsiz. Ohiko legez, musika, jolasak, dantzak, desfileak eta nola ez, txokolatea izango dira eguneko protagonistak.
Irakurri gehiago
Ikasturtean zehar 6 proiektu inguru jorratu ohi dituzte gure ikasleek ikasmaila bakoitzean (3 DBHn), oraingo honetan, proiektu hauek zientzia eta metodo-zientifikoa izan dute goitik beherako ardatz nagusi gisa; materia eta energia, batik bat: makinak, materialak, energia, soinua, argia, beroa, elektrizitatea… Esparru zientifikoa lantzeaz gain, ohiko legez, proiektuok, aparteko gaitasunak jorratzea ere badute helburu, hala nola,...
Irakurri gehiago
Ikasleek aste hauetan lantzen ari diren eta zientzia goitik beherako ardatza duten proiektuen baitan, emakume zientzialari ospetsuen inguruan ere lan egin dute. Horrela, ezagutza zientifikoaz gain, askotan ikusezin bihurtutako lana ere balioetsi dute neska-mutilek. Era berean gure nesken zientziarekiko bokazioa zein interesa sustatzea ere izan dugu helburu. Hona hemen egindakoaren zenbait zertzelada:
Irakurri gehiago
SantaAgeda bezperaren bezperako kalejiran Uribarritik eta Udaletxetik ibili gara, Artxandapeko eta Uribarriko Santa Ageda abesbatzeko beste lagun batzuen ahotsekin batera. Plazer handia izan da urtero bezala tradizio honetaz gozatzea, kantuz eta makilen erritmoan, txiki eta nagusien arteko elkarlana  guztiontzat onuragarria izanik. Jarrai dezagun abesten asteburu honetan! ARGAZKI- ETA BIDEO-GALERIA
Irakurri gehiago
BakearenEguna denez gero, egunero lantzen ditugun baloreak ospatu ditugu. Gandhiren irudian sakondu dugu, eskulanak egin, bertso bat kantatu eta bakearen aldeko manifestu bat partekatu dugu. Gainera, jarduera komunitatean eraman dugu aurrera: DBHko ikasleek eskutik helduta lagundu dituzte Lehen eta Haur Hezkuntzakoak plazara. Bertsoaren letra GU ARTXANDAPEKOAK TXIKI ETA HANDI HONA ETORRI GARA LOTURIK ALKARRI, IKASTOLA...
Irakurri gehiago
Bertan, lan eta lan, naturaz gozatu eta elkarbizitza sendotzen dabiltza. Animaliak zaindu, ortuko lanak egin, eskulanak, sukaldean aritu… Ekintza mordoa eta motibagarriak dituzte esku artean. Eta hau gutxi balitz, jolaserako eta “parrandarako” unea ere badute! Esperientzia benetan ahaztezina beraientzat. Argazki-bilduma web orriko gune pribatuan duzue eskuragarri, ikus ezazue!  
Irakurri gehiago
Artxandape Ikastolaren emozioen kudeaketa Bizkaia Irratian. Itxaso Legarretaetxebarriak, DBHko ikasketaburuak eta orientatzaileak, ikasteko testuinguru emozional egokietan sakondu du. Gainera, Ane Falagan eta Gorane Galarza tutoreek Haur Hezkuntzako errutinak kontatu dituzte. Ez galdu! ENTZUN PODCAST-a
Irakurri gehiago
1 6 7 8 9
Cookieak erabiltzen ditugu gure webgunean esperientzia onena emateko. Webgunea erabiltzean, cookie-ak onartzen dituzu. Informazio gehiago Pribatutasun politika horrialdean aurkitu dezakezu.
OnartuPribatutasun politika

GDPR

  • Pribatutasun politika

Pribatutasun politika

Datu pertsonalen tratamenduari eta datu horien zirkulazio askeari dagokienez pertsona fisikoak babesteari buruzko 2016ko apirilaren 27ko Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren (EB) 2016/679 Erregelamenduan ezarritakoari jarraituz, honen berri jakinarazten dizugu:

Nor da zure datuen tratamenduaren arduraduna?

ARTXANDAPE IKASTOLA da datuen tratamenduaren arduraduna (helbidea: Anselma de Salces 1 Bis,48007 Bilbo; eta IFK: R4800612-F).
Datuak babesteko legeari jarraituz, ikastetxeak datuak babesteko delegatua izendatu du (DPO / Data Protection Officer), hain zuzen, Bultz-Lan Consulting.
Gure DPOrekin harremanetan jartzeko, idatzi e-posta honetara: dpo@elizbarrutikoikastetxeak.org

Datu pertsonalen tratamenduaren helburua

Zure datu pertsonalak helburu hauetarako tratatu ahal izango dira:

  • Matrikula formalizatzeko.
  • Gure ikastetxean ikasteko egindako informazio-eskaerak kudeatzeko.
  • Gure jardueren eta eskaintza akademikoaren berri emateko
  • Gure zerbitzuak garatzeko eta egiteko.
  • Eskaintzen ditugun hezkuntza-zerbitzuen ondoriozko lege-betebeharrak betetzeko.

Zure datuak tratatzeko legezko legitimazioa

Zure datuak tratatzeko lege-oinarria interesdunak emandako baimena da. Bestalde, ikastetxe honek legitimazioa du bere ikasleen datu pertsonalak tratatzeko, Hezkuntzako Lege Organikoari jarraituz (HEO).

Noiz arte gordeko ditugu zure datuak?

Ikaslearen espedienteari buruzko datuak mugarik gabe gordeko dira, Hezkuntzako Lege Organikoari jarraituz.

Harremanetan jartzeko datu pertsonalak, berriz, interesdunak ezabatzeko eskatzen ez duen arte gordeko dira.

Lege-betebeharrak betetzeko tratatutako datuak ezar daitekeen legeriak finkatutako epean gordeko dira.

Harpidetutako jakinarazpen elektronikoak bidaltzeko datuak newsletter-ean baja eman arte eta/edo datuen aurka egiteko edo ezabatzeko eskubidea erabili arte gordeko dira.

Nori jakinarazi ahal izango zaizkio zure datuak?

Zuk emandako datu pertsonal zehatz batzuk lehen aipatutako helburuetarako laga ahal izango dira.

Hain zuzen, ikasleak hezkuntza-ibilbidean aurrera egitean izandako beste ikastetxe batzuei; ikasleak jarduera osagarrietan parte hartzeko eta/edo eskola-trukeak egiteko izandako instituzioei eta enpresei, guraso-elkarteei eta ikastetxeko ikasle zaharren elkarteari, Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailari, finantza-erakundeei –matrikularen eta kuota akademikoen ordainketa kudea dezaten–, eta eskola-aseguruaren kontratazioaz arduratzen den aseguru-konpainiari; oro har, legeak baimendutako kasu guztietan laga ahal izango dira datuak.

Eskubideak

Zure datuak eskuratu, zuzendu, ezabatu eta mugatzeko eskubideak, eta datuak babesteko araudian jasotako bestelako eskubideak erabili ahal izango dituzu, goian adierazitako helbidera gutuna bidalita edo e-posta honetara idatzita: ikastola@artxandape.net Zuzenbidean baliozkoa den proba bat ere bidali beharko duzu –esaterako, NANaren fotokopia–, eta gaian hau jarri: “Datuen babesa”.

Horri dagokion idazkia lotura hauetatik jaitsi ahal da:
https://www.aepd.es/media/formularios/formulario-derecho-de-acceso.pdf
https://www.aepd.es/media/formularios/formulario-derecho-de-rectificacion.pdf
https://www.aepd.es/media/formularios/formulario-derecho-de-oposicion.pdf
https://www.aepd.es/media/formularios/formulario-derecho-de-supresion.pdf
https://www.aepd.es/media/formularios/formulario-derecho-de-limitacion.pdf
https://www.aepd.es/media/formularios/formulario-derecho-de-portabilidad.pdf

Horrez gain, aditzera ematen dizugu eskubidea duzula erreklamazioa aurkezteko, zure datu pertsonalen tratamendua dela-eta, Datuak Babesteko Espainiako Agentziaren aurrean. Hala ere, zure datuak era egokian tratatu ez ditugula uste baduzu, harremanetan jar zaitezke gure datuak babesteko delegatuarekin, helbide honetan: dpo@elizbarrutikoikastetxeak.org

Datuen segurtasuna

Zuk emandako informazio pertsonala konfidentzialtasunez tratatuko dugu, eta behar diren segurtasun-neurriak hartuko ditugu, baimenik ez duten hirugarrenek ez eskuratzeko, eta baimenik gabe aldatu, galdu edo trata ditzaten saihesteko.