Category

Artxandape – albisteak
TakeAction saria jaso eta proiektuaren ekitaldian parte hartu genuen, gizartearen erronkei buruz hausnartuz eta irtenbide posibleak planteatuz. Jarduera interesgarriak LEGOrekin, Bilboko hiriaren irudikapenak… Basurtuko La Perreran. Zorionak, DBH4ko ikasleak! Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 3. eta 4. mailako eta Batxilergoko ikasleei zuzendutako proiektu pedagogikoa da. Iaz jarri zen matxan proiektu hau, hiriko 6 ikastetxetan gauzatuz. Bilboko Balioen...
Irakurri gehiago
Ohiko legez, azken eskola-egunean (abenduaren 20an) Gabon-ospakizunen artean guztiok abestera aterako gara, gure helburu nagusiak hauek direlarik: 1) Gabon-giroa suspertzea (etxetik entsaiatu ahal izateko hemen KANTUTEGIA) 2) Ikasle-irakasle guztiok elkartuz abestea  3) Auzoa girotuz gure familiekin eta bizilagunekin bat egitea.   đź•™ 11:00etan Ikastolako kirolgunean-jolastokian batuko gara abesteko: HH, LH eta DBH. Familiek eskailera berritik...
Irakurri gehiago
Aurtengo jaiotza ikusgai dago jada sarrera nagusian, idazkaritza aurrean. Zorionak gure belenistei, bejondeiela, lan itzela egin baitute! Gainera, oraingo honetan ezkutuko mezua dakarkigu. Berau asmatuz gero, auzoko Koloreak liburu dendan erosteko opari-txarteltxo baten zozketan parte hartu ahal izango duzu! Anima zaitez parte hartzera! Ikasle mordoa hurbildu da jada:     Pentsatu al duzu inoiz zien...
Irakurri gehiago
11
Azaroaren 29an ospatu zen Ei!Bilbao jaialdia, ostiralez, Black Friday deritzon ostiralean, eta honen antitesi gisa jaio zen orain 10 urte Bilbon Fair Saturday mugimendua. Artea, kultura, musika… balioan jarri, eta pertsonok honen inguruan lanean jartzeko eta elkartzeko helburuarekin izan zen eta da gaur egun ere, alegia. Gainera, solidarioa ere bada jaialdia, honi esker elkarte ezberdinek...
Irakurri gehiago
Abenduaren 3an Euskararen Nazioarteko Eguna izango da. Dakizuen bezala, aurten, abenduaren 1ean, Guraso Elkarteko Euskara Batzordeak ikastolako jolastokian ekintza bereziak antolatu ditu 11:00etatik 13:30era (atxikita daukazue kartela). Honi jarraipena eman asmoz, ikastolan abenduaren 3an bertan egun berezia antolatu dugu. Ikasleak arrantzale zapia jantzita etortzera animatu nahi ditugu. Honekin batera, gogoratu, laster Durangoko Azokak bere ateak...
Irakurri gehiago
11
‘Eman Hegoak Berdintasunari’ da Artxandape Ikastolaren leloa azaroaren 25erako, #EmakumearenAurkakoIndarkeriaDesagerraraztekoNazioartekoEguna-ean. Ikasleek berdintasuna islatzen duen argazki bat ekarri dute, hausnarketa egin ostean, irudi guztiekin horma-irudi erraldoi batzuk sortu ditugu. Eguneroko konpromisoa eta bateratua ezinbestekoa da. Gaur eta beti, ez indarkeria matxistari.
Irakurri gehiago
LHko eta DBHko ikasleen parte hartzearekin XVI. Santa Zezilia Kontzertuez gozatzeko aukera izan genuen azaroaren 22an. Lerro hauen bidez berau posible egin zuten ikasle eta irakasleen ahalegina goraipatu eta eskertu nahi dugu. Ekintza honetak argazkiak werb orriko gune-pribatuan ikus ditzakezue; jarraian emanaldien bideoak:
Irakurri gehiago
11
Zorionak! Artxandapeko ikasleak irabazle Homeless Film Festival-en. Ez galdu diskurtsoa, keinu txikien balioa eta pertsonen bizitzan izan dezaketen oihartzuna nabarmentzen baititu. Ekimen polit honek zinea erabiltzen du gizarte diskriminazioari aurre egiteko eta bazterkeria egoeran dauden pertsonen egoera ikusarazteko.
Irakurri gehiago
11
Artxandapeko hezkuntza komunitatea buru-belarri aritu da Valentziarako elikagaien bilketan eta ‘Euro bateko elkartasuna‘ ekimenean. Mila esker nolabait lagundu duzuen guztioi.
Irakurri gehiago
11
Gure #nutrizio-proiektua gertutik ezagutzeko aukera, ikastolan prestatutako km 0 produktuekin. 10 pertsona arteko #bisitak egingo dira. Jantokiko #ateirekiak azaroaren 22an eta abenduaren 13an. Duela 10 urte hasitako ekimen honen jardunaldi gehiago izango dira, urtarriletik aurrera. Data zehatzak plataformaren bidez bidalitako oharrean aurki ditzakezue! Animatu!
Irakurri gehiago
1 2 3 16
Cookieak erabiltzen ditugu gure webgunean esperientzia onena emateko. Webgunea erabiltzean, cookie-ak onartzen dituzu. Informazio gehiago Pribatutasun politika horrialdean aurkitu dezakezu.
OnartuPribatutasun politika

GDPR

  • Pribatutasun politika

Pribatutasun politika

Datu pertsonalen tratamenduari eta datu horien zirkulazio askeari dagokienez pertsona fisikoak babesteari buruzko 2016ko apirilaren 27ko Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren (EB) 2016/679 Erregelamenduan ezarritakoari jarraituz, honen berri jakinarazten dizugu:

Nor da zure datuen tratamenduaren arduraduna?

ARTXANDAPE IKASTOLA da datuen tratamenduaren arduraduna (helbidea: Anselma de Salces 1 Bis,48007 Bilbo; eta IFK: R4800612-F).
Datuak babesteko legeari jarraituz, ikastetxeak datuak babesteko delegatua izendatu du (DPO / Data Protection Officer), hain zuzen, Bultz-Lan Consulting.
Gure DPOrekin harremanetan jartzeko, idatzi e-posta honetara: dpo@elizbarrutikoikastetxeak.org

Datu pertsonalen tratamenduaren helburua

Zure datu pertsonalak helburu hauetarako tratatu ahal izango dira:

  • Matrikula formalizatzeko.
  • Gure ikastetxean ikasteko egindako informazio-eskaerak kudeatzeko.
  • Gure jardueren eta eskaintza akademikoaren berri emateko
  • Gure zerbitzuak garatzeko eta egiteko.
  • Eskaintzen ditugun hezkuntza-zerbitzuen ondoriozko lege-betebeharrak betetzeko.

Zure datuak tratatzeko legezko legitimazioa

Zure datuak tratatzeko lege-oinarria interesdunak emandako baimena da. Bestalde, ikastetxe honek legitimazioa du bere ikasleen datu pertsonalak tratatzeko, Hezkuntzako Lege Organikoari jarraituz (HEO).

Noiz arte gordeko ditugu zure datuak?

Ikaslearen espedienteari buruzko datuak mugarik gabe gordeko dira, Hezkuntzako Lege Organikoari jarraituz.

Harremanetan jartzeko datu pertsonalak, berriz, interesdunak ezabatzeko eskatzen ez duen arte gordeko dira.

Lege-betebeharrak betetzeko tratatutako datuak ezar daitekeen legeriak finkatutako epean gordeko dira.

Harpidetutako jakinarazpen elektronikoak bidaltzeko datuak newsletter-ean baja eman arte eta/edo datuen aurka egiteko edo ezabatzeko eskubidea erabili arte gordeko dira.

Nori jakinarazi ahal izango zaizkio zure datuak?

Zuk emandako datu pertsonal zehatz batzuk lehen aipatutako helburuetarako laga ahal izango dira.

Hain zuzen, ikasleak hezkuntza-ibilbidean aurrera egitean izandako beste ikastetxe batzuei; ikasleak jarduera osagarrietan parte hartzeko eta/edo eskola-trukeak egiteko izandako instituzioei eta enpresei, guraso-elkarteei eta ikastetxeko ikasle zaharren elkarteari, Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailari, finantza-erakundeei –matrikularen eta kuota akademikoen ordainketa kudea dezaten–, eta eskola-aseguruaren kontratazioaz arduratzen den aseguru-konpainiari; oro har, legeak baimendutako kasu guztietan laga ahal izango dira datuak.

Eskubideak

Zure datuak eskuratu, zuzendu, ezabatu eta mugatzeko eskubideak, eta datuak babesteko araudian jasotako bestelako eskubideak erabili ahal izango dituzu, goian adierazitako helbidera gutuna bidalita edo e-posta honetara idatzita: ikastola@artxandape.net Zuzenbidean baliozkoa den proba bat ere bidali beharko duzu –esaterako, NANaren fotokopia–, eta gaian hau jarri: “Datuen babesa”.

Horri dagokion idazkia lotura hauetatik jaitsi ahal da:
https://www.aepd.es/media/formularios/formulario-derecho-de-acceso.pdf
https://www.aepd.es/media/formularios/formulario-derecho-de-rectificacion.pdf
https://www.aepd.es/media/formularios/formulario-derecho-de-oposicion.pdf
https://www.aepd.es/media/formularios/formulario-derecho-de-supresion.pdf
https://www.aepd.es/media/formularios/formulario-derecho-de-limitacion.pdf
https://www.aepd.es/media/formularios/formulario-derecho-de-portabilidad.pdf

Horrez gain, aditzera ematen dizugu eskubidea duzula erreklamazioa aurkezteko, zure datu pertsonalen tratamendua dela-eta, Datuak Babesteko Espainiako Agentziaren aurrean. Hala ere, zure datuak era egokian tratatu ez ditugula uste baduzu, harremanetan jar zaitezke gure datuak babesteko delegatuarekin, helbide honetan: dpo@elizbarrutikoikastetxeak.org

Datuen segurtasuna

Zuk emandako informazio pertsonala konfidentzialtasunez tratatuko dugu, eta behar diren segurtasun-neurriak hartuko ditugu, baimenik ez duten hirugarrenek ez eskuratzeko, eta baimenik gabe aldatu, galdu edo trata ditzaten saihesteko.