Category

Artxandape – albisteak
Artxandape Ikastolako DBHko Ekaitz de Urquiza, Irune Lorenzo, Amaya Salgado eta Mireia Valle ikasleek Homeless Festival lehiaketan Besarkada saria jaso dute. Bizitegik 2016tik antolatzen duen jaialdi honek zinemaren eta antzerkiaren bidez gizarteratzeari buruzko sentsibilizazio-lana egitea du helburu. Hori dela eta neska-mutilek ikasgelan gaiaren inguruko lanketa zein kontzientziazio lana egin ostean, amaierako produktu gisa laburmetraia egiteko...
Irakurri gehiago
11
Azaroaren 18an abiatu genuen Ahobizi eta Belarriprest rolei esker ikusgai egiten dugun ekimena. Etapa guztietan ikasleek jarduera ezberdinak burutu dituzte, batzuk girotzeko zein dibertitzeko, beste batzuk, ordea, hausnartzeko edota kontzientziatzeko. Gainera, denbora honetan auzoan DANTZARALDIA jaialdiaz gozatzeko aukera izan genuen ostiralean. Eta egun bat beranduago, Bilbo mailan antolatutako GUK ERE BAI kalejirarekin eta haur-jaialdiarekin ere...
Irakurri gehiago
Aurkeztutako hiriko ia 300 ikasleren artean 10 ikaslek jaso zuten Udalaren Epalza Alargunaren beka. Honi esker ikasle hauek hurrengo urteetan beraien ikasketak aurrera eramateko diru-laguntza izango dute. Artxandape Ikastolako ikaslea den Anne Iza Machin izan zen beka jaso zuten 10 ikasleetako bat! Zorionak, Anneri lorpen handi honengatik! Gure aintzatespena ere gainerako bekadunei eta baita ere...
Irakurri gehiago
Emakumeen aurkako indarkeriari buruzko kontzientziazioa eta ekintza funtsezkoa da. Artxandape Ikastolan A25a baliatu dugu hausnarketa dinamikak egiteko, espiritu kritikoa sustatzeko eta indarkeria matxistaren gaitza salatzeko. Txikienetatik hasi eta nagusienetara egunero egiten dugun lana balioan jarriz eta gaur modu berezian indartuz eman dugu eguna!
Irakurri gehiago
Azaroaren 18tik abenduaren 2ra Euskaraldiaren III.edizioa burutuko da “Hitzez ekiteko garaia” lelopean. Euskaraldia ariketa sozial erraldoia da, euskaraz aritzeko eta hizkuntza ohituretan pausoak emateko ariketaldia. Ikastolak ekimen honetan izen eman du eta arigune ezberdinak izango ditugu idazkaritza, zuzendaritza eta irakaslegoan. Ikastolatik kanpo ere familiek baduzue zuen jarduera aho bizi edo belarri prest dinamikan burutzeko aukera...
Irakurri gehiago
Bizitegik antolatzen duen eta Emakundek sostengua ematen dion “Cámara en acción por el buen trato” ekimenak 2. edizioa bete du aurten. Honetan DBHko hainbat neska-mutilek genero berdintasunaren inguruan behatu, hausnartu eta beraien sormena martxan jarriz gizarte hobeago bat aldarrikatu ahal izan dute. Zorionak, parte hartzaile guztiei, bereziki finalistei eta Nahia Embum Ríos irabazleari eta eskerrik...
Irakurri gehiago
Artxandape Ikastola Fair Saturdayn! Gure Lehen Hezkuntzako 3. eta 4. mailako ikasleek beste eskola, abesbatza eta Maren edo Gatibu bezalako artistekin batera parte hartuko dute. Fair Saturday arte eta kulturaren indarra aldarrikatuz, giza egitasmoei elkartasuna adierazteko asmoz 2014an jaiotako mugimendua da. Plazera da parte hartzea eta buru belarri gabiltza kantak ikasten! ABESTIAK ETXETIK ENTSAIATU AHAL IZATEKO LIBURUXKA.
Irakurri gehiago
Robotika oso tresna indartsua bihurtu da pentsamendu logiko-matematikoa, sormena eta ikasleen teknologien ezagutza garatzeko. Gainera, taldean, hitz egin, konpondu eta sortu egiten dute. Ikasturte honetan erronka politak ditugu aurretik: FIRST LEGO LEAGUE eta EBI STEAM AZOKA, besteak beste!
Irakurri gehiago
Eskola kiroleko asteburuko jardunaldiei hasiera eman diegu: saskibaloia, atletismoa, taekwondoa, kirol hastapena… Ziur, beste urte batez, asko ikasiko dugula eta kirolarekin gozatuko dugula. Gainera, saskibaloiko talde batzuek ekipazio berriak estreinatu dituzte. Aupa zuek, neska-mutilok!
Irakurri gehiago
Beste ikasturte batez parte hartu dugu Forensicen hezkuntza jarduera pizgarrietan. Ikasleek Chillidaren artelan baten lapurreta ebatzi behar izan dute. Zientzia, pentsamendu kritikoa eta talde-lana uztartzeko modu dibertigarria.  
Irakurri gehiago
1 8 9 10 11 12 16
Cookieak erabiltzen ditugu gure webgunean esperientzia onena emateko. Webgunea erabiltzean, cookie-ak onartzen dituzu. Informazio gehiago Pribatutasun politika horrialdean aurkitu dezakezu.
OnartuPribatutasun politika

GDPR

  • Pribatutasun politika

Pribatutasun politika

Datu pertsonalen tratamenduari eta datu horien zirkulazio askeari dagokienez pertsona fisikoak babesteari buruzko 2016ko apirilaren 27ko Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren (EB) 2016/679 Erregelamenduan ezarritakoari jarraituz, honen berri jakinarazten dizugu:

Nor da zure datuen tratamenduaren arduraduna?

ARTXANDAPE IKASTOLA da datuen tratamenduaren arduraduna (helbidea: Anselma de Salces 1 Bis,48007 Bilbo; eta IFK: R4800612-F).
Datuak babesteko legeari jarraituz, ikastetxeak datuak babesteko delegatua izendatu du (DPO / Data Protection Officer), hain zuzen, Bultz-Lan Consulting.
Gure DPOrekin harremanetan jartzeko, idatzi e-posta honetara: dpo@elizbarrutikoikastetxeak.org

Datu pertsonalen tratamenduaren helburua

Zure datu pertsonalak helburu hauetarako tratatu ahal izango dira:

  • Matrikula formalizatzeko.
  • Gure ikastetxean ikasteko egindako informazio-eskaerak kudeatzeko.
  • Gure jardueren eta eskaintza akademikoaren berri emateko
  • Gure zerbitzuak garatzeko eta egiteko.
  • Eskaintzen ditugun hezkuntza-zerbitzuen ondoriozko lege-betebeharrak betetzeko.

Zure datuak tratatzeko legezko legitimazioa

Zure datuak tratatzeko lege-oinarria interesdunak emandako baimena da. Bestalde, ikastetxe honek legitimazioa du bere ikasleen datu pertsonalak tratatzeko, Hezkuntzako Lege Organikoari jarraituz (HEO).

Noiz arte gordeko ditugu zure datuak?

Ikaslearen espedienteari buruzko datuak mugarik gabe gordeko dira, Hezkuntzako Lege Organikoari jarraituz.

Harremanetan jartzeko datu pertsonalak, berriz, interesdunak ezabatzeko eskatzen ez duen arte gordeko dira.

Lege-betebeharrak betetzeko tratatutako datuak ezar daitekeen legeriak finkatutako epean gordeko dira.

Harpidetutako jakinarazpen elektronikoak bidaltzeko datuak newsletter-ean baja eman arte eta/edo datuen aurka egiteko edo ezabatzeko eskubidea erabili arte gordeko dira.

Nori jakinarazi ahal izango zaizkio zure datuak?

Zuk emandako datu pertsonal zehatz batzuk lehen aipatutako helburuetarako laga ahal izango dira.

Hain zuzen, ikasleak hezkuntza-ibilbidean aurrera egitean izandako beste ikastetxe batzuei; ikasleak jarduera osagarrietan parte hartzeko eta/edo eskola-trukeak egiteko izandako instituzioei eta enpresei, guraso-elkarteei eta ikastetxeko ikasle zaharren elkarteari, Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailari, finantza-erakundeei –matrikularen eta kuota akademikoen ordainketa kudea dezaten–, eta eskola-aseguruaren kontratazioaz arduratzen den aseguru-konpainiari; oro har, legeak baimendutako kasu guztietan laga ahal izango dira datuak.

Eskubideak

Zure datuak eskuratu, zuzendu, ezabatu eta mugatzeko eskubideak, eta datuak babesteko araudian jasotako bestelako eskubideak erabili ahal izango dituzu, goian adierazitako helbidera gutuna bidalita edo e-posta honetara idatzita: ikastola@artxandape.net Zuzenbidean baliozkoa den proba bat ere bidali beharko duzu –esaterako, NANaren fotokopia–, eta gaian hau jarri: “Datuen babesa”.

Horri dagokion idazkia lotura hauetatik jaitsi ahal da:
https://www.aepd.es/media/formularios/formulario-derecho-de-acceso.pdf
https://www.aepd.es/media/formularios/formulario-derecho-de-rectificacion.pdf
https://www.aepd.es/media/formularios/formulario-derecho-de-oposicion.pdf
https://www.aepd.es/media/formularios/formulario-derecho-de-supresion.pdf
https://www.aepd.es/media/formularios/formulario-derecho-de-limitacion.pdf
https://www.aepd.es/media/formularios/formulario-derecho-de-portabilidad.pdf

Horrez gain, aditzera ematen dizugu eskubidea duzula erreklamazioa aurkezteko, zure datu pertsonalen tratamendua dela-eta, Datuak Babesteko Espainiako Agentziaren aurrean. Hala ere, zure datuak era egokian tratatu ez ditugula uste baduzu, harremanetan jar zaitezke gure datuak babesteko delegatuarekin, helbide honetan: dpo@elizbarrutikoikastetxeak.org

Datuen segurtasuna

Zuk emandako informazio pertsonala konfidentzialtasunez tratatuko dugu, eta behar diren segurtasun-neurriak hartuko ditugu, baimenik ez duten hirugarrenek ez eskuratzeko, eta baimenik gabe aldatu, galdu edo trata ditzaten saihesteko.