Ikastola eta GEk elkarrekin lan egin dugu proiektu hau betetzeko.
Azken ikasturteetan bezala, familientzako eskaintza aurki dezakezue aurten ere.
Informazio guzti hau Guraso Elkartearen webgunean aurki dezakezue.
Zalantzarik baduzue, bidali mezua gurasoelkartea@artxandape.net eta saiatuko gara erantzuten.
Izen-ematea
Izena emateko epea maiatzaren 20tik maiatzaren 31ra izango da. Epe horretan, inskripzioa deuseztatu ahal izango da.
Ekainaren 17an Educamos plataformaren bidez baieztatuko dira onartuak izan diren inskripzioak.
Irailaren 1etik 8ra, epea irekiko da berriro plazak dauden jardueretan edo izen-emate kopuruagatik talderik osatu ez den jardueretan. Epe horretan inskripzioa baliogabetu ahal izango da.
Behin epeak amaituta, matrikulatu gauzatu egingo da, eta une horretatik aurrera ezin izango da ezeztatu.
Baldintzak
Jarduera batean alta emateko, ikasturte horretako eta aurreko ikasturteko eskolaz kanpoko ekintzei dagozkien kuoten ordainketek zein Guraso Elkarteari dagokionaren ordainketak egunean egon behar dute.
Artxandape Ikastolak antolatutako jardueretan parte hartu nahi duten beste ikastetxe batzuetako ikasleek idazkaritzan emandako inskripzio orria bete beharko dute eta jarduera horretan parte hartzeko jatorrizko ikastetxearen baimena eduki beharko dute.
Astean egun bitan egiten diren jardueretan, ezingo da asteko egun bakarrerako inskripzioa egin.
Epez kanpoko izen-emate berriak
Behin jarduera bat hasita, bakarrik egin ahalko dira inskripzio berriak, jardueraren arduradunaren oniritzia edukiz gero, ondoko data hauetan:
– urriaren 1etik 8ra, jarduera urriaren 14an hasiko da.
– abenduaren 1etik 16ra, jarduera abenduaren 16an hasiko da.
– martxoaren 1etik 8ra, jarduera martxoaren 17an hasiko da.
Eskaeren hautapena
Jarduera batean parte hartzeko eskaeren kopurua eskainitako plazen kopurua baino handiagoa bada, horien esleipena zozketa bidez egingo da.
Jardueren egutegia
Hasiera: Jarduera guztiak 2023ko irailaren 18an hasiko dira.
Amaiera: Kultur jarduerak 2024ko ekainaren 14an amaituko dira eta kirol jarduerak
(atletismoa eta saskibaloia) maiatzaren 31n amaituko dira.
Salbuespena: Euskara B2 ikastaroa 2023ko urriaren 2tik 2024ko maiatzaren 24ra izango da.
Gutxieneko eta gehieneko parte-hartzaile kopuruak
Kultur jardueretan, jarduera bakoitzaren arabera, gutxienezko eta gehienezko parte-hartzaile kopuruak ezarriko dira.
Kirol talde berrien sorrera espazio-mugak eta “Artxandape Ikastolako kirol taldeen arautegi orokorrean” ezarritako murrizketek baldintzatuko dute.
Talde bat sortzeko gutxienezko parte-hartzaile kopurua:
Jardueren ordainketa
Eskolaz kanpoko jarduerak HIRU HILEAN behin ordainduko dira, helbideratutako banku-ordainagiri baten bidez. Ordainagiri horretan eskolaz kanpoko jarduerak baino ez dira kobratuko eta erreziboa azaroko, urtarrileko eta apirileko lehenengo hamabostaldian pasatuko da.
Hiruhileko kuotak ordaintzen ez dituzten familiak eta ez ordaintzeko arrazoiaren berri ematen ez dutenak automatikoki jardueratik kanpo geratuko dira. Era berean, itzulketa horrek eragin dituen banku-gastuak gehituta pasatuko zaie berrriro banku-ordainagiria.
Jardueran baja ematea edo jarduera aldaketa
Baja-eskaerak hiruhileko azken hamabostaldian egin beharko dira, hau da, abenduko azken hamabostaldian eta martxoaren azken hamabostaldian. Data hori igaro ondoren, kobratutako zenbatekoa ez da itzuliko.
Epe honen aurretik baja eman ahalko da ondoko arrazoiengatik:
Hiruhilekoaren barruan jarduera aldaketa eskatu daiteke ikaslea hasieran aukeratutako jarduerara egokitzen ez bada.
Oharrak
Ezarritako ordutegiak aldatu egin daitezke osatzen diren talde kopuruen arabera.
Lehiaketetan izena eman duten taldeen bideragarritasuna bermatze aldera, taldeko jardueretan (eskola-kirola/federatua) inskribatzeak urte osoan parte hartzeko konpromisoa dakar, eta ezingo da ikasturtean zehar baja eman, aurreko atalean adierazitako arrazoiengatik ez bada.
Ikasleen/familien eskubideak eta betebeharrak