Metodologia

Metodologia

Metodologia-printzipio hauetatik abiatuta lortuko dira helburuak:

  • Ikaskuntza esanguratsua: eduki berriak eta prozedurak ikasleak dakienarekin uztartu behar dira, eta eduki horiek egoera berrietara aplikatu.
  • Ikasleek izan behar dute euren garapenaren protagonista nagusiak: ikasleek gai izan behar dute erabakiak hartzeko, denbora antolatzeko eta beren lana ebaluatzeko.
  • Gaitasun guztiak garatzea (kognitiboak, afektiboak, adierazpenekoak, mugimenari lotutakoak eta sozialak) izango da ikaskuntzaren helburu nagusia, aldian aldiko beharrizanak eta konpetentzia guztiak kontuan hartuta.
  • Ikasten ikastea sustatuko da, ikasleak bizitzan zehar ikasten jarraitzeko gaitasunak garatzeko.
  • Ikaslearen lan autonomoa hobetsiko da, horrek lagunduko baitio bere buruari galderak egiten eta hainbat informazio-iturri erabilita erantzunak bilatzen.
  • Ikasteko eta lana antolatzeko teknikak eskainiko zaizkio ikasleari, horrela lortuko baitu ikaskuntza-prozesuan egiten dituen ahaleginak eraginkorragoak izatea.
  • Aniztasunari erantzuteko, ikaskuntza integratzailea: Horretarako, tutore bakoitza, ikasleen ezaugarriak eta haien arteko aldeak zein diren antzeman, eta haien premiei erantzuten saiatuko da, tratamendu prebentiboaren bidez eta curriculumak egokituta. Tutoreek, orientatzaileekin batera, ezarriko dute tutoretza-lanak zer funtzio eta helburu dituen etapa bakoitzean, eta zer baliabide erabiliko diren.
  • Talde-lana bultzatuko da, bai irakasleen, bai ikasleen artean, lanean koordinazioa eta lankidetza bultzatzeko, ikaskuntza eraginkorragoa izateko, eta prozesuan parte hartzen duten guztien asebetetze-maila igotzeko.
  • Euskara-maila ona lortzeko, baliabide eta didaktika egokiak eskainiko zaizkio ikasleari, hizkuntza bere eginda komunikatzeko eta harremanetarako modu naturalean erabili dezan.

Denboraren antolaketa

Ikasleen denbora osoa jotzen dugu hezteko denboratzat; izan ere, ikasleak bere ezagutza esperientzien bidez eraikitzen du. Beraz, ikasleak zeregin akademikoetan erabiltzen duenaz gain, aisialdia ere bada hezkuntza-denbora.

Denboraren banaketak malgua izan behar du, eta hezkuntza-helburuen eta giza baliabideen nahiz baliabide materialen zerbitzura egon behar du.

Eskola saioaren denbora honela antolatuko da: aurkezpena, “denbora tartea”, jarduera nagusia eta itxiera (metakognizioa).

Arlo guztietan, asteko eta egun bakoitzeko denbora banatzeko, honako zeregin hauek hartuko dira kontuan: aurkezpen-azalpenak, lan pertsonala, talde-lana, zuzenketak…

DBHn, ikasleak ez dira egoten batera arlo guztietan, aukera baitute haietako zenbait aukeratzeko. Bada, DBHn ere, aurreko puntuko zereginak bideratzeko moduan diseinatuko da denboraren banaketa.

Ordutegiak egiterakoan, kontuan hartuko da biltzeko tarte bat izan behar dutela lanak elkarrekin egin eta erabaki bateratuak hartu behar dituzten irakasleek.

Irakasleak denbora behar du programaziorako, eskolako zereginak eta materialak prestatzeko, talde jakin batzuetan egokitzapenak egiteko, gurasoekin hitz egiteko…

Espazioen antolaketa

Espazioen antolaketa malgua izango da, eta ikasle-talde bakoitzaren premia, interes eta ahalmenei egokitua.

Espazioari berebiziko garrantzia ematen diogu, ikasleen arteko harremanak errazteko eta giro ona sortzeko ezinbesteko baldintzatzat hartzen dugulako.

Giroa, gure ikuspuntutik, ikaskuntzaren testuingurua da. Beraz, hezkuntza-espazioak ez dira eratuko eredu bakarraren arabera, baizik eta ikasleen eskaerei moldatuta.

Ikasgela antolatzerakoan, ezinbestean hartuko dira kontuan hauek:

  • Ikasteko beharrei egokituta banatu behar da espazioa.
  • Espazio interaktiboak sortu behar dira, elkarlana eta ikasleen arteko elkarreragina sustatzeko.
  • Ikasgela espazio didaktikotzat jotzen dugu, eta indartu behar dugu balio hori. Horretarako, zeregin hauek bideratzeko moduan antolatu behar da: lanen aurkezpenak eta azalpenak, ikasleek beren ideiak zabaldu eta partekatzea (edozein delarik ere euskarria: ikus-entzunezkoa, ahozkoa, idatzizkoa…), ikasteko objektuak era autonomoan erabiltzea (liburuak, mikroskopioa, asmakizunak edo proiektuak…) eta ikasleak naturarekin kontaktuan egotea.
  • Espazio erosoa eta atsegina sortu behar da guztiontzat; espazio bizia, etengabe eraikitzen eta egokitzen joango dena: aniztasunari erantzungo diona, sormena piztu eta askotariko adimenak eta ikasleen trebetasunak indartuko dituena.
  • Konpetentzia digitala garatzen laguntzeko, IKTen erabilera sustatuko da.
  • Besteak beste, honelako jarduerak egingo dira: informazioa sarean bilatu, bideoak eta baliabide interaktiboak ikusi, material digitalak egin eta lanak aurkezteko diapositibak eta bestelako tresnak erabili.
Orientazio mintegia

Orientabide lana etapa guztietan garatzen da eta irakasle guztiek parte hartzen dute.

  • Hezkuntza Premia Bereziak dituzten ikasleei bi laguntza geletan laguntza zuzena eman.
  • Beste hezkuntza premiak dituzten ikasleen balorazioa egin, laguntza eman eta jarraipena egin, kasuaren arabera.
  • Hezkuntza premiak dituzten ikasleen irakasleekin orientabideak eman eta koordinazioa egin, sistematizatuta dauden batzarretan.
  • Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza eta Bigarren Hezkuntzako Koordinazio Pedagogiko Taldean hezkuntza eta antolakuntzari buruzko gaietan orientabideak eman.
  • Hizkuntza premiak dituzten ikasleekin lanean aritzen diren beste profesionalekin koordinazioa egin (Berritzegunea, psikopedagogoak, giza zerbitzuak, logopedak, beste ikastetxeak, etab).
  • Guraso edo legezko tutoreek eskatuta, gai desberdinen inguruko orientazioa, hala nola, elikadura, elkarbizitzarako portaera kaltegarriak, jeloskortasuna, loaldiak…
Irakurketa plana

Irakurketa Plan batez mintzo garenean, ezein pertsonak ikasi eta garatu behar duen irakurketa gaitasunaren lanketaz mintzo gara. Horixe da hain zuzen ere egitasmo honen atzean dagoen xede nagusia: gure ikasleak, ikasketak amaitzean, haien adinari dagozkion eta haien giza garapenerako eta garapen profesionalerako beharrezkoak izango dituzten hizkuntz gaitasunen jabe izatea.

Izan ere, irakurtzen ikasten dugunean, abilezia jakin bat garatzen dugu, eta abilezia hori oinarrizkoa da eskolara joateko adina duten pertsonentzat. Arrazoia agerikoa da: idatziz transmititzen da jakintza gehiena. Haurrek ez badute ondo irakurtzen, ezin dute ondo ulertu idatzizko euskarri batean dagoen edozein dokumentu, ezin dituzte ulertu gero eta liburu eta dokumentu zailagoak eta, horrenbestez, zailtasunak dituzte beste jakintza-arlo batzuetako irakaspenak bereganatzeko.

Horiek horrela, ikasleek ahalik eta prestakuntza onena jasotze aldera, gure helburua ikastolari egokitutako irakurketa plan bat prestatzea izan da, HHtik hasi eta DBHra bitartean adin ezberdinetako ikasleei zuzendutako ekintza batzuk prestatu eta sistematizatzea alegia. Ekintzok, batik bat, hizkuntza arloetan bideratuko badira ere, uste dugu gainerako arloetara ere zabaldu beharko liratekeela, azken finean, arlo guztietako ezagupenak ikasteko ezinbesteko tresna delako irakurketa.

Proiektu digitala

Ikastetxearen Proiektu Digitala duzu jarraian eskuragarri:

Cookieak erabiltzen ditugu gure webgunean esperientzia onena emateko. Webgunea erabiltzean, cookie-ak onartzen dituzu. Informazio gehiago Pribatutasun politika horrialdean aurkitu dezakezu.
OnartuPribatutasun politika

GDPR

  • Pribatutasun politika

Pribatutasun politika

Datu pertsonalen tratamenduari eta datu horien zirkulazio askeari dagokienez pertsona fisikoak babesteari buruzko 2016ko apirilaren 27ko Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren (EB) 2016/679 Erregelamenduan ezarritakoari jarraituz, honen berri jakinarazten dizugu:

Nor da zure datuen tratamenduaren arduraduna?

ARTXANDAPE IKASTOLA da datuen tratamenduaren arduraduna (helbidea: Anselma de Salces 1 Bis,48007 Bilbo; eta IFK: R4800612-F).
Datuak babesteko legeari jarraituz, ikastetxeak datuak babesteko delegatua izendatu du (DPO / Data Protection Officer), hain zuzen, Bultz-Lan Consulting.
Gure DPOrekin harremanetan jartzeko, idatzi e-posta honetara: dpo@elizbarrutikoikastetxeak.org

Datu pertsonalen tratamenduaren helburua

Zure datu pertsonalak helburu hauetarako tratatu ahal izango dira:

  • Matrikula formalizatzeko.
  • Gure ikastetxean ikasteko egindako informazio-eskaerak kudeatzeko.
  • Gure jardueren eta eskaintza akademikoaren berri emateko
  • Gure zerbitzuak garatzeko eta egiteko.
  • Eskaintzen ditugun hezkuntza-zerbitzuen ondoriozko lege-betebeharrak betetzeko.

Zure datuak tratatzeko legezko legitimazioa

Zure datuak tratatzeko lege-oinarria interesdunak emandako baimena da. Bestalde, ikastetxe honek legitimazioa du bere ikasleen datu pertsonalak tratatzeko, Hezkuntzako Lege Organikoari jarraituz (HEO).

Noiz arte gordeko ditugu zure datuak?

Ikaslearen espedienteari buruzko datuak mugarik gabe gordeko dira, Hezkuntzako Lege Organikoari jarraituz.

Harremanetan jartzeko datu pertsonalak, berriz, interesdunak ezabatzeko eskatzen ez duen arte gordeko dira.

Lege-betebeharrak betetzeko tratatutako datuak ezar daitekeen legeriak finkatutako epean gordeko dira.

Harpidetutako jakinarazpen elektronikoak bidaltzeko datuak newsletter-ean baja eman arte eta/edo datuen aurka egiteko edo ezabatzeko eskubidea erabili arte gordeko dira.

Nori jakinarazi ahal izango zaizkio zure datuak?

Zuk emandako datu pertsonal zehatz batzuk lehen aipatutako helburuetarako laga ahal izango dira.

Hain zuzen, ikasleak hezkuntza-ibilbidean aurrera egitean izandako beste ikastetxe batzuei; ikasleak jarduera osagarrietan parte hartzeko eta/edo eskola-trukeak egiteko izandako instituzioei eta enpresei, guraso-elkarteei eta ikastetxeko ikasle zaharren elkarteari, Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailari, finantza-erakundeei –matrikularen eta kuota akademikoen ordainketa kudea dezaten–, eta eskola-aseguruaren kontratazioaz arduratzen den aseguru-konpainiari; oro har, legeak baimendutako kasu guztietan laga ahal izango dira datuak.

Eskubideak

Zure datuak eskuratu, zuzendu, ezabatu eta mugatzeko eskubideak, eta datuak babesteko araudian jasotako bestelako eskubideak erabili ahal izango dituzu, goian adierazitako helbidera gutuna bidalita edo e-posta honetara idatzita: ikastola@artxandape.net Zuzenbidean baliozkoa den proba bat ere bidali beharko duzu –esaterako, NANaren fotokopia–, eta gaian hau jarri: “Datuen babesa”.

Horri dagokion idazkia lotura hauetatik jaitsi ahal da:
https://www.aepd.es/media/formularios/formulario-derecho-de-acceso.pdf
https://www.aepd.es/media/formularios/formulario-derecho-de-rectificacion.pdf
https://www.aepd.es/media/formularios/formulario-derecho-de-oposicion.pdf
https://www.aepd.es/media/formularios/formulario-derecho-de-supresion.pdf
https://www.aepd.es/media/formularios/formulario-derecho-de-limitacion.pdf
https://www.aepd.es/media/formularios/formulario-derecho-de-portabilidad.pdf

Horrez gain, aditzera ematen dizugu eskubidea duzula erreklamazioa aurkezteko, zure datu pertsonalen tratamendua dela-eta, Datuak Babesteko Espainiako Agentziaren aurrean. Hala ere, zure datuak era egokian tratatu ez ditugula uste baduzu, harremanetan jar zaitezke gure datuak babesteko delegatuarekin, helbide honetan: dpo@elizbarrutikoikastetxeak.org

Datuen segurtasuna

Zuk emandako informazio pertsonala konfidentzialtasunez tratatuko dugu, eta behar diren segurtasun-neurriak hartuko ditugu, baimenik ez duten hirugarrenek ez eskuratzeko, eta baimenik gabe aldatu, galdu edo trata ditzaten saihesteko.